Gabezia

Autoan noa, etxetik kanpo pasatu behar dut egun osoa. Halako batean, panikoak erdi kordegabetu nau. Eskua eraman dut patrikara. Gero, atzeko eserlekura, han utzia baitut zamarra. Tentsioa jaitsi balitzait baino abailduago, hartzen dut zamarra atzetik, istripu bat izateko arrisku eta guzti; miatzen ditut patrikak. Han ere ez! Etxean ahaztu ez zait ba eskuko telefonoa! Egun osoa inora deitzeko aukerarik gabe gelditzeaz gainera, ez dut deirik jasotzeko abagunerik izango egun osoan!

Gabezia hondorik gabe baten sentsazioa. Zerk eragina da, ordea? Zergatik nagusitu da nitaz? Ez dut erantzunik. Nabarmena da ditudan sintomak gaixotasun batenak direla, baina ez dakit gaixotasuna deskribatzen, ez dakit nola iritsi gertatzen ari zaidanaren hondora. Jakitez, ez dakit nola kristo lortuko dudan telefonorik gabeko egun oso bat eramatea ere

One thought on “Gabezia

  1. Eguerdian, kafea hartzera joan aurretik sakelekoa atera eta mezuren bat dudan begiratu dut. Itzalita daukadala konturatu naiz. Piztu eta han agertu dira 8 dei, jaso gabeak. Lagun berdinarenak. Deitu diot. Erretolika etorri da atzetik. Ez da lehenengo aldia. Zer egingo diogu, ba! Deitzeko darabilgunoi gertatzen zaizkigun gauzak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude