Euskara eta botoa

Ama hizkuntzak ba ote du zerikusirik botoarekin? Senak dio baietz. Alderdietako buruzagi nagusiak euskaldunak baldin badira eta euskarak tokia baldin badu alderdiaren diskurtsoan, ez da harrigarri euskaldun askoren

Frustrazioa

Bi, bost, hamar minutu daramatzat irakurtzen, baina medikuarengana eraman nauen bertigoak kaskezurrean segitzen du, txori-habia bat banu bezala bertan. Liburua itxi dut. Zain daudenei begiratu diet. Gehienek medikuaren bulegoko atera begiratzen dute behin eta berriro. Neska nerabe zurbil bat da irakurtzen ari den bakarra, ez ditu begiak jasotzen liburutik. Halako batean ezpainak bildu ditu eta irribarrea atera zaio, irribarrea gero eta zabalagoa du, irriaren zirkinak ere egin ditu, sorbaldak mugitu zaizkio, bularrek gora eta behera egin diote. Nagoen tokitik ezin ikusi zein den nerabea hainbeste dibertitzen duen liburua. Halako batean, ordea, kopeta zimurtu zaio eta ezpainak hozkatu ditu. Ez dirudi batere kontent liburuak dioen zerbaitekin

Arbolak irakurtzen

Burdinoletako sua bizi-bizirik gordetzeko ebakitako arbolak; Ternuraino zoazen itsasontziak egiteko botatakoak; baserri, jauregi eta elizetako zurerian erabilitakoak; errepideak eta trenbideak egiterakoan paretik kendutakoak

Ezetz ba!

Sinesgarritasunak mugak ditu. Adibide bat: burua bere tokian duen batek ezin du sinetsi Estatu Batuetako ejertzitoak 200.000 arma galdu dituela Iraken, beste 220.000 Afganistanen. Errebolberrak, metrailetak, morteroak. Ez omen dira, ordea, etsaiek hondatutako armak, bidean galdutakoak baizik. Joan-etorrian, hortik zehar, deskuiduan. Pentagonoaren barne-auditoria batek bildutako datuak dira, Kongresuari jakinarazi berriak. Albistearen aringarri, prentsa amerikarrak erantsi du Vietnamekoa okerragoa izan zela: tankeak eta guzti galdu omen zituzten merkatu beltzera bitarteko bide ilunean.

Auditoriak eta hedabideek esan dezatela nahi dutena, baina nik ez dut sinesten. Nola ba? Batek Estatu Batuen oso kontra behar du egon halako aza-puska bat irensteko. Ameriketan egon den nork ez ditu gogoan hango aduanetako kontrol zorrotz umiliagarriak? Niri azkazalak moztekoa kendu zidaten azkeneko bisitan

Galduta

Aldian behin Miguel Torgaren egunerokoa zabaltzen dut eta, oiloa zizare bila nola, halaxe ibiltzen naiz ni orriz orri, oharrez ohar, apuntez apunte. Azpimarratu gabe neukan perla batekin egin dut gaur topo:

Kanpaina

Euriaren jardun monotono berarekin eman dio hasiera hauteskunde kanpainak. Hasi, ordea, ofizialki hasi da bart, politikarien jasa etengabeak eguraldiak bezala ginduzkan eta aspaldi handian: hezurren muinetaraino.

Azken boladako gau askotan bezala, bart ere Marko Aurelioren konpainia noblean bukatu nuen eguna. Gauza guztien hondoan omen dago poz