Maletak

Margherite Yourcenarrek maleta batekin konparatzen zuen nobela. Iaz milioi bat eta berrehun maleta galdu zituzten mundu osoko hegazkinek. Inoiz zeharo osatzerik izango ez duen bere istorioaren pasarte bat galdu zuen milioitik gora pertsonek bere bizitzako aireporturen batean, galtzontzilo arruntena ere

Lau arrisku, abisu bat

Bat: horra unibertsitatea eskola profesional erraldoi baten gisako erakundea bihurtzeko bidean.

Bi: horra unibertsitatea gizarte utilitaristaren epe laburreko proiekzioak gizentzeko eta haiek zerbitzatzeko puntuan.

Hiru: horra unibertsitatea adimenaren abilezia praktikoak lantzen eta jakintza baztertzeko tentaldi gero eta lizunagoan.

Lau: horra unibertsitatea betiko zutabeak izan dituen habe nagusiak baztertzen, dela formazio klasikoa, dela filosofia, dela merkaturako balio ez duten hizkuntzak, dela letren mundua edo artearena

Transbertsalak

Transbertsaltasunaz hitz egiten ziguten behin eta berriz, eta harresirik nahi ez duen euskaldun askok transbertsala esaten zuen euskaraz ere, zeharkako euskal ordaina aski anbiguoa baita gure belarrientzat: transbertsala adierazteaz gainera, bazterrekoa edo iruzurtia edo erdi faltsua, edo iluna edo ironiatsua edo fidagarritasun gutxikoa edo, besterik gabe, ez zuzena adieraz dezake. Bada, jende askok uste zuen euskaraz ere hobe zela transbersal deitzea harreman gutxi

Komikietan bezala

Oraintsu arte ez bezalako antzerki bat ikusi ahal izan genuen herenegun Espainiako diputatuen kongresuan. Aktore nagusia inguratua zegoen, K.O. gelditzeko zorian. Non zituen, non, orain arteko lagun zintzoak? Baina ni baino analista zorrotzagoak hasita baitaude erantzunak larrutzen, noan beste eremu batera.

Haurretako nire irakurketen artean ordu batzuk eskainia naiz Haza

Haizeak hautsa nola

Ihes betean garaiko periodiko batek azalean zekarren Gernikako sarraskiaren argazki bat aipatzen da. Detailetxoa dokumentatzerakoan, asko harritu ninduen orduko periodikoek zenbat hitz egin zuten Gernikaz, kriminalek zenbat arrasto utzi zituzten krimenarenak. Zentzu zuzen apur bat zuen europar orok zekien zer gertatu zen. Hori guztia etorri zait burura

Madarikatuak

Madarikatuak gure on-usteak babes-etxeetan hartzen dituen esker txarreko gaztetxo marokoar, errumaniar, latinoamerikar kontrol gabe horiek. Madarikatuak gure eguneroko martxa onbera urratzen duten malapartatuak. Madarikatuak gure ongizatearen tren eta autobusetan dabiltzanak kola zikinenak esnifatuz. Madarikatuak edozein bazterretan labana atera eta bokata bat erosteko bost euro kentzen dizkizutenak. Madarikatuak zuri sobratu zaizkizun pizza pusken bila dabiltzanak zaborrontzietan. Madarikatuak irrikaz begiratzen diotenak zure autoari, zure txaletari, zure alabari. Madarikatuak guk behatza eman orduko bihotza hartzen digutenak. Madarikatuak gelditzen direnak joaterik ez dutelako, madarikatuak joaterik ez dutenak nahiz gelditzerik ez duten. Madarikatuak ordena apurtu, lasaitasuna zirtzildu, amorrazioa sutu dizkigutenak.

Madarikatuak haiek, beti haiek.

OHARRAK (Post scriptum)

Arazo sozial bat dela, begi-bistakoa da. Begi-bistakoagoa da, ordea, arazoa areagotu egingo dela gazte etorkin hauen kontrako alarma soziala eraginez eta gazte etorkin hauenganako gaitzespena bilatuz. Eta horixe gertatzen ari da hainbat hedabide auziari ematen ari zaion tratamenduarekin. Atzo bertan: bi gazte babestu Azkoitian atxilotu izana portadako albistea zen hedabide batzuetan.

Ahots publiko bakar bat ere ez

Barka eske

Aste osoa eduki dut aska hau bazkarik gabe. Sentitzen dut. Lau egun egin nituen Parisen, baina etxeko-lanekin joan behar izan nuen opor erabatekoak izan behar zuten egunok pasatzera -hortik atera kontuak!

Txorrotxioka

Tradizioa ezagutu beharko nuke, nire lana da. Zein da, ordea, nire tradizioa?

Udaberri eder honen atarian, txorien kantuak esnatu nau ordu txikitan. Sabaira so jarririk, kantuok gozatzen ari naiz. Zein da, ordea, tarinaren txorrotxioa, zein zozoarena, zein mikarena? Ez ditut bereizten. Ez ditut, halaber, txori askoren izenak txori-klase bakoitzarekin lotzen. Izenak ezagutzen ditut. Tarina. Baina ez dakit kantu eder bat noiz den tarin batena. Ez dakit, ezta ere, terraza eguzkitsuan mahaiz mahai saltoka-saltoka dabilen txori papagorri hori txantxangorri bat ala tarin bat ala hormatxori bat den. Beharbada, aipatu ditudan hiru izenen artean badira txori klase bera izendatzen dituzten hitzak. Ez dakit. Jakiteko, naturari so egin ordez, liburuak begiratzera ohitu naute. Hiztegiak. Ornitologiako manualak.

Tradizioa ezagutu beharko nuke. Desafinatzen ari naiz txori kantuz beteriko tradizio jorian.