Memoria, nahierara

Ez dakit nork esan zuen memoria dela bertatik bota ezin gaituzten paradisu bakarra. Memoria ez da, ordea, beti paradisua, gogoratzen baititugu kontu desatseginak, min egiten diguten gertakariak, gaizki egindako kontuen kulpak berritzen dizkigun oroitzapenak. Hala ere, eta oro har, txarra baztertu eta ona gordetzen ahalegintzen saiatzen da. Adiskide ona dugu. Esango nuke gure mesedetan aritzen dela beti, baita kulparen bat gogorarazten digunean ere: kitatu beharreko zorren bat seinalatzen ari zaigu seguru asko.

Egunotan jakin dugunez, laster posible izango omen da memoria manipulatzea: ZIP izeneko molekula bat hartu, eta oroitzapen desatseginak ezabatzeko moduan izango omen gara.

Lehen adi kolpera, beldurra ematen du. Albistea, ordea, ez da hain izutzerainokoa ere: egundoko abilezia lortu dugu memoria kolektiboa manipulatzeko orduan; zergatik ez nahierara gobernatu memoria pertsonala ere?

Ikuspegiak

Albisteek horixe dute ezaugarri: zein leihotatik begiratzen zaien, desberdina da ikuspegia. Dematzagun Mexikon sortutako gripeari buruzko hiru talaia. ZuZeuk albistari digitalak hizkuntzari heldu dio, jakin nahian gaitz berriari zerri gripea deitu behar diogun ala urde gripea. Korrido mexikarren talde batek kantu txar bezain arrakastatsu bat plazaratu du gripearen kontura. Nire lagun bati, aldiz, Erkoreka diputatu jeltzaleak azken hauteskundeetan bota zuena berritu dio gripeak:

Kaka esplikatzen

Ez da beste konturik entzuten, korroka eragiterainoko langabeziaren gorakada da mintzagai nonahiko bazterretan: hondoak ez duela amaierarik, inork ez dakiela nola irten kakatzatik. Eta hainbeste lantu eta hipen artean, oilar baten kukurrukua entzun da: Aznarrek badaki zein neurri hartu krisiari, nola irten zulotik; berak badaki nola atera ekonomia kakatzatik.

Ez omen daki ezer ekonomiaz, eta ausardi harroputza salatu zaio.

Ez nator bat Espainiako presidente ohiaren hitzekin eskandalizatu direnekin. Ekonomiaz deus ez jakitea ez da hain larria ere: hutsaren hurrengo puntaren muturrean dago ekonomiaz dakidantxoa, baina krisiaren definizioan ere harekin batere bat ez gatozen guztiok ezagutzen ditugu Aznarrek hartuko lituzkeen neurriak, guk ere badakigu kapitalaren aldekoak izango liratekeela krisitik irteteko haren formula magiko guztiak.

Bere lagun neo-liberalek obratutako kakatza ongarria dela uste du Aznarrek.

OHARRAK (Post scriptum)

Halaxe du izena Juan Luis Zabalaren liburu batek, eta bizitza esplikatu nahiari (ordu txikietako jardun existentzialari, batez ere) deitzen zaio horrela: hor aritu zaidak gau osoan kaka esplikatzen.

Miraria

Maiatzaren bostean, Patxi Lopezen inbestidura. Nire adiskide bertsozale batek umore finez hartu du albistea, nahiz ez den batere sozialista zalea. Parranda-giroan kantatzen genuen bertso bat gogorarazi dit lagunak, eta, harekin jokoa eginez, agintea utzi behar dutenak imajinatu ditu, guztiz kopetilun, honako kontu eskeko puntua botatzen Lopezi:

Logika

Liburu egunean gertatu zitzaigun. Ezagun batzuek etxera gonbidatu gintuzten, eta senarrak afaria prestatu bitartean, emazteak etxea erakutsi zigun. Nire begirada beti liburuetara joaten baita, han ibili nintzen batera eta bestera, baina telefono-gida eta Argi

Hipotesia

1968an iparraldeko vietnamdarrek militar yanki bat bahitu zuten. Hiru egunez diren eta ez diren torturak jasan eta gero, bahitzaileek bilatzen zutena egin zuen militarrak, eta mezu bat grabatu zuen Hanoiko irrati ofizialean emateko:

Lorpenak eta desafioak, hizkuntzaren baitatik

Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresua
Apirilak 21an Bilbon eman nuen hitzaldia

KULTUR KONTSEILARI ANDREA, agintariak, hona hurbildu zareten eremu urri urrutietako bisitariak, lagunak, arratsaldeon.

Lehenik eta behin eskerrak eman behar dizkiet antolatzaileei, Alberto Lopez Basagureni bereiziki, egin didaten ondragatik. Itzuliko ahal dut nigandik espero duzuen hondarrik.

Eta denbora tiranoa baita, has nadin beste luzapenik gabe.

GURE HIZKUNTZA AGLUTINATZAILEA DA eta berezkoa du

Baldarra

Arte-galeria batean sartu naiz, detailetxoren baten bila ezkongaiei batzuentzat, eta lehendik ere begiz jota neukan zuri-beltzezko grabatu bat hautatu dut. Grabatua paper dotorean biltzen hasi baino lehen, galeriakoak galdetu dit ea mezuren bat erantsi nahi dudan. Mezuen zerrenda bat daukala. Ezezkoa esatekotan nengoela, jakin-minak kitzikatu nau. Erakusteko txartelak. Amorragarri kurtsiak izateaz gainera, guztiz gehienak ziren orijinaltasun zipitzik gabeak beren kurtsikerian.

Zerrenda itzuli diodalarik, nire hautamenaz galdetu dit. Denak direla oso finak, eta orijinalak. Egongo dela bateren bat

Lagun maiteok

Irratiari entzun diodanez, laster, Leonard Cohen-ek bere hamahirugarren diskoa aterako du kalera eta, laster, hirurogeita hamabost urte egingo ditu. Ahots karraskariko kantari poetaren Desioaren liburua zabaldu dut: