Baldarra

Arte-galeria batean sartu naiz, detailetxoren baten bila ezkongaiei batzuentzat, eta lehendik ere begiz jota neukan zuri-beltzezko grabatu bat hautatu dut. Grabatua paper dotorean biltzen hasi baino lehen, galeriakoak galdetu dit ea mezuren bat erantsi nahi dudan. Mezuen zerrenda bat daukala. Ezezkoa esatekotan nengoela, jakin-minak kitzikatu nau. Erakusteko txartelak. Amorragarri kurtsiak izateaz gainera, guztiz gehienak ziren orijinaltasun zipitzik gabeak beren kurtsikerian.

Zerrenda itzuli diodalarik, nire hautamenaz galdetu dit. Denak direla oso finak, eta orijinalak. Egongo dela bateren bat

4 thoughts on “Baldarra

  1. Harrituta gelditu da, pentsaturik letra kontuan gustu pixka bat duen bat nola izan daitekeen hain baldarra arte kontuetan

  2. Artea bidean topatzen duzunarekin sortu behar da, momentukoa eta errepikaezina, arriskutsua, gustagarria edo ez, egin beharrekoa.Azpimarragarria artisten baldartasuna.Bihotzez arro egina.Benetako artea-buruarekin ezkontzen zaituena.

  3. Artistengan azpimarragarria dena, auskalo zer den hori! Baldartasuna eta, oro har, tasunzaletasuna nabarmena, bederen, bada; baina ez bakarrik artistengan.

    Arte-buru ezkongabe batek bihotzez arro egina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude