Miraria

Maiatzaren bostean, Patxi Lopezen inbestidura. Nire adiskide bertsozale batek umore finez hartu du albistea, nahiz ez den batere sozialista zalea. Parranda-giroan kantatzen genuen bertso bat gogorarazi dit lagunak, eta, harekin jokoa eginez, agintea utzi behar dutenak imajinatu ditu, guztiz kopetilun, honako kontu eskeko puntua botatzen Lopezi:

3 thoughts on “Miraria

  1. “Francoren aurka hobeto bizi ginen” esaldia asmatu zuenak, beharbada, Francoren bizkar asmaturiko txisteek adierazten zuten gizarte mailako batasuna, konplizitatea eta ilusioa izango zituen gogoan. Aznar eta Bushek ere, kontrako mugimendu indartsua, eta beren botoemaileetatik kanpo, ia erabatekoa sortzea eragin zuten. Giro horretan, eta ohikoak zituzten hanka sartzeak lagun, txistegai bihurtu ziren, garai bateko herrialde komunistetan bertako buruzagiak herritarren umorearen jomuga bihurtu ziren hein berean.. Sarkozy ari da gaur egun haien lekua hartzen.

    “Etsai komunak”, tribua trinkotzen duen umorea sortarazten duela dirudi. Horregatik izan daiteke zailagoa tribua bananduta eta elkar joka ari denean buruzagi politikoetan oinarrituriko umore pertsonalizatua sortzea; konplizitaterik ez dagoelako; eta tribu barruko “inpunitatea” ere ez dagoela segurtatuta, txistea kontatu eta gero. Izan ere, buruzagi politiko bat dela medio asmaturiko txisteak urliari barre algara eragin diezaiokeen bezala, indiferentzia sor dezake sandian, eta kontrako erreakzio amorratua berendian. Zaila da egoera hauetan era honetako umorea norberaren esparru estuetatik kanpo zabaltzea.

    Hauxe da puntua jarrita, eta burua gehiegi eragin gabe, Amonarrizi

  2. Ertzainen izendapen berriarena entzun dut, eta eguraldi maparekin Zaldieroa ere bikain ari zaigu Berriako orrietan. Baina eskola zenbat eredu banatuko duten? kontatuko diguzu mesedez?

  3. Oso txarra naiz txistetarako, eta ereduei buruz entzun nuen txistearen eszenifikazioko deitailak ez ditut oso gogoan, baina bai emaitza: hezkuntza sailburuak eredu bi aurkezten ditu parlamentuan, A eredua lurralde erdaldunetarako eta B eredua lurralde euskaldunetarako. EAJ.ko ordezkaria protestaka hasten denean, sailburuak esaten dio: Estamos aplicando vuestra filosof

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude