Ikuspegiak

Albisteek horixe dute ezaugarri: zein leihotatik begiratzen zaien, desberdina da ikuspegia. Dematzagun Mexikon sortutako gripeari buruzko hiru talaia. ZuZeuk albistari digitalak hizkuntzari heldu dio, jakin nahian gaitz berriari zerri gripea deitu behar diogun ala urde gripea. Korrido mexikarren talde batek kantu txar bezain arrakastatsu bat plazaratu du gripearen kontura. Nire lagun bati, aldiz, Erkoreka diputatu jeltzaleak azken hauteskundeetan bota zuena berritu dio gripeak:

2 thoughts on “Ikuspegiak

  1. Eta aipatzen duzun guztia gutxi balitz, juduei ez zaie gustatzen txerriaren izena ahoskatzea. Txerrikia saltzen dutenak ere izenaren kontra agertu dira eta “gripe mexikarra” deitzea proposatu dute. Hau, noski, mexikarrei gustatu ez eta Espainiako gobernuak “gripe berria” deitura politikoki zuzena izan nahi duena proposatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude