Memoria, nahierara

Ez dakit nork esan zuen memoria dela bertatik bota ezin gaituzten paradisu bakarra. Memoria ez da, ordea, beti paradisua, gogoratzen baititugu kontu desatseginak, min egiten diguten gertakariak, gaizki egindako kontuen kulpak berritzen dizkigun oroitzapenak. Hala ere, eta oro har, txarra baztertu eta ona gordetzen ahalegintzen saiatzen da. Adiskide ona dugu. Esango nuke gure mesedetan aritzen dela beti, baita kulparen bat gogorarazten digunean ere: kitatu beharreko zorren bat seinalatzen ari zaigu seguru asko.

Egunotan jakin dugunez, laster posible izango omen da memoria manipulatzea: ZIP izeneko molekula bat hartu, eta oroitzapen desatseginak ezabatzeko moduan izango omen gara.

Lehen adi kolpera, beldurra ematen du. Albistea, ordea, ez da hain izutzerainokoa ere: egundoko abilezia lortu dugu memoria kolektiboa manipulatzeko orduan; zergatik ez nahierara gobernatu memoria pertsonala ere?

2 thoughts on “Memoria, nahierara

  1. ZIP molekula horrek onura baino kalte gehiago ekarriko ditu, gauza txarrak memorian artxibatu behar direlako berriz errepika ez daitezen, bestela arri berdinean bi bidar estropuz egiteko arriskuan geundeke eta ez genuen gure memoria pertsonala administratzeko gaitasunik izango, bizitza hontan ez baita dena ona. Oroitzapen txarrak gainera , memoriak beti gure alde egiten duenez azkenean, on bihurtzen dira epe luzera. Anekdota bilakatzen direlako. Adibide-gisa: nik banuen mendi izeneko txakur bat; ez zen oso zintzoa ehiza txakur arrazakoa medio, oso kirolaria zen. Setter eta spainier arrazen arteko nahasketa. Scottes-eko txakurraren antza zuen. Hor ibiltzen ginen pasiadan ehizean baino gehiago, oilagorretan ez bainion erakutsi eta ezin baitzen geldirik egon. Momentu bikainak bizi izan genituen, behin gogoratzen dut, kasurik egiten ez zidala (beti garraxika)lurrean etzan nintzela hildakoarena egiten eta orduan gerturatu zitzaidan alproja! Horrelakoak dira maite zaituztenak askotan…Garajean bizi zen eta energiaz betetako txakurra zen, atea irekitzen nuenean , hoiek bai saltoak horiek.Kasurik handienak berak!Beti nire zain. Hala ere, egun batean norabidea eta zentzuak galtzen zituela konturatu ginen familiakoak…Epileptikoa zen!! Albaitariarengana eraman eta pastillak errezetatu zizkion.Zertxobait hobera egin zuen arren ,epilepsia atakeek jarraitu zuten eta inyekzio letala jarri behar izan genion.Momentu txarra baina ahaztu behar ez diren oroitzapenez beteta uzten zaituztena. Horrelakoa da Juan Mari Mendizabal “Mendi” ere bai, euskaldun fidel eta zintzoa, lan politikoan inoiz hutsik egiten ez duena, horregatik espetxeratu dute , zintzoa inon zintzorik bada.Pertsona exemplu bat.Auskalo nora eramango duten errugabea…

  2. Philip K. Dickek Metz-en emandako bere azken hitzaldian, beretzat liluragarria zen Testamentu Zaharreko pasarte bat zekarren gogora, Jainkoak hala dionekoa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude