Anaforatik paradoxara

Gure etxetik hurbilen dagoen kartelak jartzeko panel-hesia ez da sekula kanpaina honetan bezala egon: erdi hutsik eta osoro triste. Kanpainak kale bazterretan duen presentziari erreparatu eta gero, esango dute nahi dutena, baina hautesleak bezala daude alderdiak ere: nagi, gogoz behe, etsipenean planto eginda. Dauden karteletatik, Ezker Batua Berdeak taldeak jarritakoak dira hiruzpalau, eta anafora bat (hitz edo kontzeptuen errepikaketa) daramate esloganean:

Deus ex macchina

Aditu gutxik ezagutzen ditu Alfonso Sastrek bezala antzerkigintzako arkanoak, trepetak eta baliabideak. Baliabide trepetatsuenetako bat, Deus ex macchina izenekoa: antzerki klasikoan, istorioa asko bihurritzen zenean, jainkoren bat jaitsarazten zuten, makina batetik zintzilik, zerutik eszenara, istorioaren korapiloa miragarriki askatzera. Hortik figura literarioaren izena: Jainkoa makinatik.

Alderdien legeak politikagintzaren libretoa laburtu zuenetik, ezagunak dira eszenategitik bota nahi zituzten antzezleen kolpe eszenikoak, eta halako efektu batez agertu da II-HE ere Europarako pasaporte eske: sorpresazko Deus ex macchina baten modura. Farandula politikoko kritika guztiz gehienak estreinatu aurretik jipoitu du obra. Hala ere, zentsoreek ez dute obraren estreinaldia debekatzeko moduko hutsik aurkitu libretoan.

Otegik butaka enkargatu du palkoko lehen ilaran. Bertatik ikusiko du kolpe eszenikoaren arrakasta.

OHARRAK (Post scriptum)

Zerbitzuko lanean

Irakurri berri dut giputzok orain bizkorrago helduko garela Gasteiza (ez, ordea, arabarrak bizkorrago helduko direnik Gipuzkoara: herri kontzientziak, banketxeek bezala, sukurtsalak ditu). Obrak han eta obrak hemen, obramendu etengabeak ipurditik aterata dauka lurralde osoa. Zerbitzu publikoen hobekuntzak, ordea, motela, oso motela du abiada.

Puntuaren puntara dator Rodr

Monorkidoak

Gaztetan norbaiti entzun genion bezain aise bakarra omen zeukala, sinesgarritasun osoa baleuka bezala zabaltzen hasi ginen mezua: