Unibertsalak

Unibertsaltasunaren muinean baitaude modernitatea eta etorkizuna, txokokeriak baztertu eta unibertsaltasunaren altzora biltzeko eskatzen digute. Bizkarra erakutsi ezin zaion balorea da unibertsaltasuna, eta konforme ez bagaude, geuretzat kalte: unibertsal ala abarkadun, ez zaigu, nonbait, beste aukerarik geratzen. Baina larrutik deskubritua dugu zein den unibertsaltasun horren mapa: Espainia du unibertsoa; gaztelania, hizkuntza; gaztelaniaren erraietatik sortutakoa, berriz, unibertso horretako kultura.

Ostegunetik, zezen-larruaren mugetan kabitzen da justiziaren unibertsaltasuna ere, Madrileko Gorteetan halaxe erabakita ia aho batez. Albisteak ez gintuen poztu, baina esperantzatxo bat

Eszena

Herenegun ikus/entzundako eszena bat hondartzatik hurbil. Eguerdia da. Zerua urdin, eguraldia garbi eta itsasoa dirdaitsu daude; ederra da egunak merezi duen adjektiboa. Lau mutil, hogeina urte ingurukoak, berriketan. Darabilten euskaragatik, zarauztar petoak. Aurrena datorrenak patin bat du eskuan. Burua atzera jiraturik, galdetzen die beste hiruei:

Erabilera

Euskararen erabilera jaisten ari dela dioten aldiro, gazteengana doazkigu begiak: eskolan euskara eta euskaraz ikasi arren, gero askok eta askok gaztelaniara jotzen du eguneroko bizitzan, eta abar. Argiak dira kontuak eta argi samarrak arrazoiak; ilunak, ordea, erremedioak. Baina begiak gazteengandik goraxeago igo

Onenak

1928 urteko Estatu Batuetako egunkari ospetsuenetako kultur orriak aztertu eta gero, urteko onenak omen ziren ehun eta berrogei nobela kontatu zituen astekari ingeles batek. Haietatik berrogeita bost, hamarkadako onenak ziren. Hogeitik gora, berriz, belaunaldi osoko onenak. Aste bukaera honetako berripaperetako kultur gehigarriek ehunka liburu loriatuko dituzte urteko, hamarkadako, azken bolada luzeko liburu onenaren ereinotzarekin.

Panorama horren aurrean, Tolstoi eta Dickens irakurtzeko asmoa hartu nuen uda honetarako. Baina aitor dut, inbidia handiz aitortu ere, Millennium saileko hirugarren liburuaren gaztelaniazko bertsioak egun bakar batean 200.000 ale saldu izanak hortzak zorrotz-zorrotz utzi dizkidala. Halaber, aitor dut, lotsa sekulakoz aitortu ere, ez dudala Stieg Larsson-en ezer irakurri.

Suediarraren hiruak erosi ditut: onenekin eguneratzeko premiak irabazi die bi klasikoei.

Lord Jones

Lord Jones hil da!, zioten titular guztiek. Baina nor arraio zen Lord Jones? Zer egiten zuen, non bizi zen, nolako txandriotan sartuta zebilen, zergatik irabazi zuen titular potolokote bat Lord Jones delakoaren heriotzak?

Lord Jones nor arraio den ez dakien bati Lord Jones hil dela esatea, hori omen da kazetaritza Chesterton zorrotzaren esanetan.

Kontuok, ordea, Chestertonen garaiko prentsan gertatuko ziren horrela. Gaur beste modu batera dira koskak: denok ezagutzen dugun nortxoren batek protagonizatzen ditu egungo titularrak, mila bider ikusi eta entzun dugun astunplasta bat izaten da egungo albisteetako Lord Jones; aurrez dakigu zer esango digun; ez gaitu inoiz harrituko, imajinaziorik gabea baita:

Peru Abarka, mugarri

(Bilbo zahar euskaltegiak antolatutako Peru Abarkari buruzko foroan atzo eman nuen hitzaldia)

Liburu bat garai jakin baten fruitua da; garai jakin baten espirituak, giroak, pentsamenduak umotutako emaitza. Halaxe da Peru Abarka ere. Mogeli buruz zerbait dakienari edo Peru Abarka arreta pixka batez irakurri duenari begi-bistakoak egiten zaizkio Frantziako iraultzaren edo Konbentzioko gerraren oihartzun historikoak; edo Larramendiren itzal luzearen eraginak eta iberismoarenak; aise jarrai daitezke Rousseauren pentsamenduaren eta basati on mitikoaren arrastoak ere Peru Abarkaren ibileretan; nabarmenak dira prosa didaktiko moralaren printzipioak testuaren moldaketan; kontuotan aditua ez naizen arren, nago ez dagoela neke handirik hartu beharrik Azkoitiko Zalduntxoen eta garaiko ilustratuen zaldi-trosta entzuteko ere lerro arteko bidexkatan