Peru Abarka, mugarri

(Bilbo zahar euskaltegiak antolatutako Peru Abarkari buruzko foroan atzo eman nuen hitzaldia)

Liburu bat garai jakin baten fruitua da; garai jakin baten espirituak, giroak, pentsamenduak umotutako emaitza. Halaxe da Peru Abarka ere. Mogeli buruz zerbait dakienari edo Peru Abarka arreta pixka batez irakurri duenari begi-bistakoak egiten zaizkio Frantziako iraultzaren edo Konbentzioko gerraren oihartzun historikoak; edo Larramendiren itzal luzearen eraginak eta iberismoarenak; aise jarrai daitezke Rousseauren pentsamenduaren eta basati on mitikoaren arrastoak ere Peru Abarkaren ibileretan; nabarmenak dira prosa didaktiko moralaren printzipioak testuaren moldaketan; kontuotan aditua ez naizen arren, nago ez dagoela neke handirik hartu beharrik Azkoitiko Zalduntxoen eta garaiko ilustratuen zaldi-trosta entzuteko ere lerro arteko bidexkatan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude