Unibertsalak

Unibertsaltasunaren muinean baitaude modernitatea eta etorkizuna, txokokeriak baztertu eta unibertsaltasunaren altzora biltzeko eskatzen digute. Bizkarra erakutsi ezin zaion balorea da unibertsaltasuna, eta konforme ez bagaude, geuretzat kalte: unibertsal ala abarkadun, ez zaigu, nonbait, beste aukerarik geratzen. Baina larrutik deskubritua dugu zein den unibertsaltasun horren mapa: Espainia du unibertsoa; gaztelania, hizkuntza; gaztelaniaren erraietatik sortutakoa, berriz, unibertso horretako kultura.

Ostegunetik, zezen-larruaren mugetan kabitzen da justiziaren unibertsaltasuna ere, Madrileko Gorteetan halaxe erabakita ia aho batez. Albisteak ez gintuen poztu, baina esperantzatxo bat

One thought on “Unibertsalak

  1. Orai badago erantzunik; zergatik ez duzue zuzentzen “Ez daude Erantzunak…” eta jartzen “Ez dago erantzunik…”?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude