Gandiagaren aholkua

Ia ehun mila maleta galtzen omen dira egunero munduko aireportuetan. Oporretara zoaz, beharbada hegazkinen bat hartzeko asmoa duzu. Probabilitateen artean sartzen da zuk zeure maleta galtzea. Galtzen baduzu, agian itzuliko dizute. Agian, ordea, maleta inoiz eskuratuko ez dutenen portzentajean sartuko zaituzte. Ez dizut oporren hasiera ilundu nahi, baina eskarmentuz ari natzaizu: munduko bazterren batean bada nire maleta bat, hautsak hartua honezkero eta beste maleta askoren azpian enterratua. Soinean neraman arroparekin eta eskuan hartu nuen Gandiagaren Denbora galdu alde liburuarekin ekin behar izan nion hiruzpalau egunetako bidaiari. Baina maleta eskuratzeko saltsa burokratikoak kenduta, oso esperientzia ona izan zen.

Denbora irabazi nahia da gure gaitz gehienen sorburua. Zertarako, ordea, denbora irabazi? Egin denbora galdu alde. Orduan irabaziko duzu, Gandiagak esana.

Belarraren miraria

Kaixo, Bilbo! Kaixo Bilbo!, Bruce Springsteein-ek, gau gogoangarri bati hasiera emanez. Santurtzitik Bilborainoko zoramen totala. Txalo-zaparraden artean, kanta bat bestearen atzetik. Jendea ia lebitatzen. Ez dakit jo zuen Tomorrow never knows, etorkizunari buruzko zalantzen metafora eder bat: sekula ez da jakiten bihar non haziko den belarra, dio kantuak.

Tamalez, ordea, ohituta gaude belarra bezala metaforak ere hondatzen.

Aditu ekonomikoek esan zigutenean ernaltzen hasita daudela krisiaren bukaera iragartzen duten kimu berdeak, ez genuen pentsatzen hain agudo eta hain hurbil ikusiko genituenik zantzu pozgarriok. San Mamesen gertatuko da miraria, bertako zelaia prest egongo omen da-eta biharko partidarako, Holandatik ez dakit zenbat belardi-plantxa ekarrita.

Iritsi da, bada, denok bilbotar sentitzeko ordua: guk, bai, guk badakigu bihar non haziko den belarra.

OHARRAK (Post scriptum)

Lau hipotesi

Zelaya margaritaren hostoak kontsultatzen ari den bitartean, (sartuko naiz nire aberrian, ez naiz sartuko?), Honduraseko kioskoetan ez omen da ia periodikorik ikusten, hala entzun nion atzo irratiari, baina esataria beste albiste batera pasatu baitzen, hor utzi ninduen periodikoekin gertatzen ari ote denari buruzko hipotesiei bueltaka.

Bururatu zaidan lehendabiziko hipotesia (baina gertagaitzena): hiritarrek, krisi politikoarekin kezkatuta, kioskora iritsi ahala erosten dituzte periodikoak. Bigarrena (militarrak goiz-goizetik lanean jartzen dituena): periodikoak kioskoetara iritsi ahala, militarrek pakete guztiak erretiratzen dituzte. Hirugarrena (bigarrenaren aldagaia, lan gutxiago ematen duena): periodikoak ez dira kioskoetara iristen militarrek ezarritako zentsuragatik. Laugarrena (ironikoena): periodiko-jabeek hobe dutela isilik erabaki dute, nork irabazten duen ikusi arte

Ama, nik bero

Nekazari ginenean eguraldiaz kezkatzea, normala: gure eguneroko ogiak derrigorrezkoa zuen. Gaur, ordea, eguraldia kaletarron kezka da, nekazariena bainoago. Baina garai bateko nekazariek

T

Contadorrek segitzen al du tete de la curs?, galdetu du tabernan sartu berriak. Hamasei urte arte ibili zen eskolan, baina lagunen algarak eragiteko luzitzen dio han ikasi zuen frantses urriak. Ez da tontoa, ikasle saiatu samarra zen, eta bazuen udan etortzen ziren muamaselekin ligatzeko motibazioa ere. Alferrik: haiek ere barre egiten zioten bere frantsesari. Eskolaren obligazioa zen frantsesa irakastea, ikaslearen eskubidea frantsesa ikastea, baina orduan ez zegoen eskolatik frantsesa ikasita irtengo zen amaren semerik.

Aspaldion ingelesaren apustua egin dugu, baina kexu gara ingelesa benetan ikasi nahi duenak atzerrira joan behar omen duelako. Niri, ordea, iniziatiba egokia iruditzen zait A ereduko ikasleen euskararentzat: dena gurasoen eta eskolaren bizkar joan ez dadin, hezkuntza sailak egonaldi batzuk subentzionatu beharko lituzke atzerrian. Elizondon, beharbada. Edo zergatik ez Kanbon.

Trikua

Schopenhauer-ek trikuak baliatzen ditu elkarbizitzari buruzko alegoria bat kontatzeko. Bi triku. Hotzez daude. Bata bestearengana hurbiltzen da elkar berotzeko. Ezin, ordea, arantzek ez diete-eta arrimatzen uzten. Apartatzen dira. Ostera ere hotza sentiturik, arrimatu dira berriro, baina elkar ziztatzetik libratzen ez. Behin eta berriro gertatzen da hurbiltze-urruntze bera, harik eta

Segapotoari begira

Armstrong, Aldrin eta Collins ilargira eraman zituen trepetan baino teknologia gehiago omen dago telefono mugikor batean. Begira geratu naiz nire segapotoari. Mundu guztia trufatzen da nire baldarkeriaz, ez omen naiz-eta bertako zerbitzu guztiz gehienak erabiltzeko gai. Eta egia da: deitzeak eta erantzuteak nahiko buruhauste ematen dit, komeria gehiagotan galtzeko. Egunotan, ordea, beste bat da nire kezka: oso teknologia berrikoak izanagatik ere, tramankulu hauek behar dute loturaren bat tradizioarekin. Eta ilargia izan liteke lotura. Baina nola?

Begira segitzen dut segapotoari.

Supituan, sekulako iluminazio batek argituta, labearen gainean jarri dut segapotoa, San Pankrazio bat baino dotoreago. Erotuta al nagoen galdetu didate etxekoek. Iragana eta etorkizuna uztartzen ari naizela, nik. Gure zaharrek esaten ez zuten ba

Ez lekuak

Soziologoek-eta ez lekuak deitzen diete aireportu, merkatal zentro, nortasunik gabeko hotel erraldoi, autopista eta horrelakoei. Joan-etorriko lekuak dira, pasadizokoak, sustrairik gabeak, inpertsonalak eta hotzak, Babel-go metafora berrituak. Julio Cortazarrek eta Carol Dunlop-ek hilabete osoa egin zuten Paris-Marseillako autobidetik irten gabe, jan eta lo bertako atseden-lekuetan eginez, ez tokien izaera ulertu nahian. Bikoteak idatzitako liburu guztiz gomendagarri bat gelditu da esperientzia bitxiaren lekuko: Los autonautas de la cosmopista. Steven Spielberg-ek ere ez leku baten esentzia, oraingoan aireportu batena, jaso nahi izan zuen Terminala pelikulan, baina ez zuen asmatu, eta filmak sekulako porrota izan zuen.

Oporrak. Lekuen leku den etxetik irteteko sasoia. Orduak eta orduak erreko ditugu ez lekuetan, galderek sustrairik egingo ez duten bazter nortasun gabeetan.

Idiota moralak

Hamahiru urtetik hogeita bira bitarteko sei mutil atxilotu dituzte hamahiru urteko neska bat bortxatu eta gero Kordobako Baezan. Poliziari egin dizkioten deklarazioen ostean, iturri judizialek kontu bat azpimarratu dute: