Ez lekuak

Soziologoek-eta ez lekuak deitzen diete aireportu, merkatal zentro, nortasunik gabeko hotel erraldoi, autopista eta horrelakoei. Joan-etorriko lekuak dira, pasadizokoak, sustrairik gabeak, inpertsonalak eta hotzak, Babel-go metafora berrituak. Julio Cortazarrek eta Carol Dunlop-ek hilabete osoa egin zuten Paris-Marseillako autobidetik irten gabe, jan eta lo bertako atseden-lekuetan eginez, ez tokien izaera ulertu nahian. Bikoteak idatzitako liburu guztiz gomendagarri bat gelditu da esperientzia bitxiaren lekuko: Los autonautas de la cosmopista. Steven Spielberg-ek ere ez leku baten esentzia, oraingoan aireportu batena, jaso nahi izan zuen Terminala pelikulan, baina ez zuen asmatu, eta filmak sekulako porrota izan zuen.

Oporrak. Lekuen leku den etxetik irteteko sasoia. Orduak eta orduak erreko ditugu ez lekuetan, galderek sustrairik egingo ez duten bazter nortasun gabeetan.

5 thoughts on “Ez lekuak

  1. Lehengo egunean oso gauza bitxia entzun nion 12 urteko neskato bati: “ni hiltzen naizenean barreia itzazue nire errautzak merkataritza zentro batean”.
    Neskatxa adimentsua eta barregarria zen aldi berean, inondik ere.
    Nik, berriz, gauza bat ikasi dut bizitzan: gauzen kanpoko itxura aldatzen da denboran zehar, baina barrukoak, mamiak, bere hartan jarraitzen du.
    Azken finean, neskatoak esan zuen “nire errautsak,…” Eta horrek salatzen zuen biziari eta heriotzari betiko gogoeta zuela buruan.

  2. Anjel, harritu nauzu ba film hori “sekulako porrota” izan zela hain irmo esanez… Saldutako sarrera kopuruaz eta, ondorioz, eman zituen etekin ekonomikoez ari zara? Hori duzu film baten arrakasta/porrota neurtzeko irizpide nagusi? Kritikak esan zituen gorabeheretan oinarritzen zara?…

    Film hori ederra iruditu zitzaidan. Uste dut primeran ortzen duela ez leku horretan humanitatea pizten.

  3. Autopistetako halako atseden-lekuetan aski egoera bitxiak ikus ditzakegu. Bidaia luzea izanez gero halako ez lekuetan sartutakoan bertako langileek, zerbitzariek

  4. Jon, egia aitortu behar badizut, porrototarena saretik atera nuen kontu bat zen. Toki bat baino gehiagotan zioten hori, eta orain ohartzen naiz porrot ekonomikoaz ariko zirela gehienbat. Nolanahi ere, pelikulak ez zituen oso kritika onak izan. Niri, berriz, ez zitzaidan gehiegi gustatu. Hala eta guztiz ere, “sekulako porrota”rena gehiago erlatibizatu nezakeen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude