Segapotoari begira

Armstrong, Aldrin eta Collins ilargira eraman zituen trepetan baino teknologia gehiago omen dago telefono mugikor batean. Begira geratu naiz nire segapotoari. Mundu guztia trufatzen da nire baldarkeriaz, ez omen naiz-eta bertako zerbitzu guztiz gehienak erabiltzeko gai. Eta egia da: deitzeak eta erantzuteak nahiko buruhauste ematen dit, komeria gehiagotan galtzeko. Egunotan, ordea, beste bat da nire kezka: oso teknologia berrikoak izanagatik ere, tramankulu hauek behar dute loturaren bat tradizioarekin. Eta ilargia izan liteke lotura. Baina nola?

Begira segitzen dut segapotoari.

Supituan, sekulako iluminazio batek argituta, labearen gainean jarri dut segapotoa, San Pankrazio bat baino dotoreago. Erotuta al nagoen galdetu didate etxekoek. Iragana eta etorkizuna uztartzen ari naizela, nik. Gure zaharrek esaten ez zuten ba

One thought on “Segapotoari begira

  1. Sakelako telefonoarekin komeriak, oraingo beribil berrien gehigarri oro ulertzeko egokitzapen biziarteko, etengabe, iraunkor, amaibakoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude