T

Contadorrek segitzen al du tete de la curs?, galdetu du tabernan sartu berriak. Hamasei urte arte ibili zen eskolan, baina lagunen algarak eragiteko luzitzen dio han ikasi zuen frantses urriak. Ez da tontoa, ikasle saiatu samarra zen, eta bazuen udan etortzen ziren muamaselekin ligatzeko motibazioa ere. Alferrik: haiek ere barre egiten zioten bere frantsesari. Eskolaren obligazioa zen frantsesa irakastea, ikaslearen eskubidea frantsesa ikastea, baina orduan ez zegoen eskolatik frantsesa ikasita irtengo zen amaren semerik.

Aspaldion ingelesaren apustua egin dugu, baina kexu gara ingelesa benetan ikasi nahi duenak atzerrira joan behar omen duelako. Niri, ordea, iniziatiba egokia iruditzen zait A ereduko ikasleen euskararentzat: dena gurasoen eta eskolaren bizkar joan ez dadin, hezkuntza sailak egonaldi batzuk subentzionatu beharko lituzke atzerrian. Elizondon, beharbada. Edo zergatik ez Kanbon.

3 thoughts on “T

  1. A ereduak berez (eta legez) ez zukeen nehoiz sortu beharko. Katalunian (ezta Islandian ere eta han den-denak islandiera-ingelesera elebidunak dira) ez zuketen sekula onetsiko halakorik. Zinez adierazgarria litzateke A ederudukoek ikastaro bereziak egin behar izatea euskara hobetzeko. Ironiaren ederra. Dena den har bezate bere horretan, ironia gisan, gu ez baikara

  2. Ironia, maiz, errealitate bilaka daiteke. Eta, orduan, Elizondo nahiz beste edozein euskaradun herri badira atzerria euskal erdaldun batentzat, hau da, euskaratik eta euskal kulturatik batere ez duen euskal herritar batentzat.

    Euskaldunok ez gara konturatzen, edo ez dugu konturatu nahi, benetako mugak hortxe ditugula, aurrez aurre, hizkuntzak eta kulturak ezarrita. Ni bizi naizen tokian, gehienetan, etxetik irten eta atzerrira joan ohi naiz, derrigorrean erdal mundura egin behar dudalako salto. Txarrena da beraiek, euskal erdaldun horiek, ez dutela sekula euskal mundura jauzi egiteko beharrik sentitzen, antza.

  3. Gurasoen herrikideek egunero hogeita hamar kilometro egin behar izaten dituzte haurrak Nafarroa Oinez-i esker dirauen ikastolarat eramateko, bertan ez baitago. Badakigu zer den hori, baita, zuk Lander diozun bezala,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude