Belarraren miraria

Kaixo, Bilbo! Kaixo Bilbo!, Bruce Springsteein-ek, gau gogoangarri bati hasiera emanez. Santurtzitik Bilborainoko zoramen totala. Txalo-zaparraden artean, kanta bat bestearen atzetik. Jendea ia lebitatzen. Ez dakit jo zuen Tomorrow never knows, etorkizunari buruzko zalantzen metafora eder bat: sekula ez da jakiten bihar non haziko den belarra, dio kantuak.

Tamalez, ordea, ohituta gaude belarra bezala metaforak ere hondatzen.

Aditu ekonomikoek esan zigutenean ernaltzen hasita daudela krisiaren bukaera iragartzen duten kimu berdeak, ez genuen pentsatzen hain agudo eta hain hurbil ikusiko genituenik zantzu pozgarriok. San Mamesen gertatuko da miraria, bertako zelaia prest egongo omen da-eta biharko partidarako, Holandatik ez dakit zenbat belardi-plantxa ekarrita.

Iritsi da, bada, denok bilbotar sentitzeko ordua: guk, bai, guk badakigu bihar non haziko den belarra.

OHARRAK (Post scriptum)

One thought on “Belarraren miraria

  1. Harkaitz Canorenak gogora ekarri baitituzu honatx Oskorri talde bikainak musikatu zizkion bertso batzuk :

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude