Gandiagaren aholkua

Ia ehun mila maleta galtzen omen dira egunero munduko aireportuetan. Oporretara zoaz, beharbada hegazkinen bat hartzeko asmoa duzu. Probabilitateen artean sartzen da zuk zeure maleta galtzea. Galtzen baduzu, agian itzuliko dizute. Agian, ordea, maleta inoiz eskuratuko ez dutenen portzentajean sartuko zaituzte. Ez dizut oporren hasiera ilundu nahi, baina eskarmentuz ari natzaizu: munduko bazterren batean bada nire maleta bat, hautsak hartua honezkero eta beste maleta askoren azpian enterratua. Soinean neraman arroparekin eta eskuan hartu nuen Gandiagaren Denbora galdu alde liburuarekin ekin behar izan nion hiruzpalau egunetako bidaiari. Baina maleta eskuratzeko saltsa burokratikoak kenduta, oso esperientzia ona izan zen.

Denbora irabazi nahia da gure gaitz gehienen sorburua. Zertarako, ordea, denbora irabazi? Egin denbora galdu alde. Orduan irabaziko duzu, Gandiagak esana.

5 thoughts on “Gandiagaren aholkua

  1. Arrazoi du maisuak! Denbora irabazte kontu horrekin obsesionatuta bizi gara, eta barruko bakea galtzen, bitartean.
    Zertarako nahi dugu, ba, denbora, ez bada bakean egoteko?
    Gure aitak arrazoi: “Gero eta aparatu eta kotxe gehiago dituzue denbora aurrezteko, baina gero ez duzue denborarik ezertarako”. Erotzen ari al gara?

  2. Denbora:

    10 minutu badituzu nonbaitera joan aurretik prestatzeko, eta presaka egiten baduzu prestaketa hori, berandu edo justu-justu iritsiko zara.
    Baina egin beharreko guztia lasaitasun osoz egiten baduzu, denbora soberan izango duzu.
    Egin proba!

  3. Lehen nuen neskak 30 bat minutuko atzerapena izaten zuen egunero , atontze lan handiak izango zituen…ez dakit!Han egoten nintzen bere zain pozarren bera noiz azalduko! 2 urte pasan, behin iritsi nintzen berandu esandako ordura, 5 minutu eta sekulako purrustada entzun behar izan nuen!Ez zidan errespeturik erakutsi bai ordea gezurretarako engainatzeko gaitasuna ta trebezia.Gehien behar nuenean laga ninduen eta ez dakit ezer berataz, ahalegindu naizen arren… Hobe da 8 minutu lehenago iristea, 8 berandu baino.Errespetua!

  4. Kaixo:

    Otto Pette-ren idazleari agur egin nahi nion, bertzerik ez. Esker aunitz irakurketarengatik, gozagarria izan da. Gomendatzekotan, beti erraten dut Euskal Herriko Umberto Eco-ren parekoa dela, zerbait erratearren liburudendan, liburutegian (tokatu zaidanean) edo buruz buru. Porziertto, pena Arrosaren izena euskaratuta ez izatea! Norbaitek ba al daki euskaraz eta italieraz?

    Halaxe da denbora, gaitz gehienen sorburua, kate lanean lan eginen bagenu bizi izaten garelako; ez da hala?. Bidaide on batek bidea arintzen dizu, liburu on batek kasu.

    Ongi izan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude