Biharamuneko pilula

Albistea koito ondorengo kontrazepzioaz ari bada ere, biharamuneko pilula espresioak aspirina ekartzen digu gogora adin batetik aurrerako makina bat euskalduni, analgesikoak primerakoak baitira biharamuneko aje eta erresakak arindu eta iltzeak ateratzeko. Bozkariozko gauak biharamun iluna, esaera zaharrek ere badakiten kontua da. Kontsolamendu polita asmatu omen zion Zaldibiako zurrutero batek sufritzen ari zen biharamunari:

Jendearen interesak

Jendearen interesei buruz ere mintzatu zen igandean Urkullu EAJren Forondako kontzentrazioan, hiritarren interesak zaintzea omen da-eta politikari guztien lanaren iparra eta helburu; irakurleen interesa defendatzea bilatzen omen du hedabide baten linea editorialak; publikoaren interesa hauspotzen du jendeari begira lan egiten duen orok, hara nola idazle batek zein parroko jaunak

Zinez benetakoa

Eman dira sariak, itzali dira ikuskizunaren argiak, txaloak, txistuak. Izan den glamour urriari naftalina usaina hasi zaio eransten. Huts-hutsik geratu dira ikuslez gainezka egon diren aretoak. Sakabanatu da bertan eta inguruan ibili den jendea arbola batera botatako harriaren osteko txoriak bezala. Itzuli dira kazetariak ere beren irrati-periodikoetarako errutinara. Biharamunaren ajeak hartuta daude jaialdi-inguruko bazterrak. Egun trinkoen ostean bizi ohi den depresio-punttuarekin argitu du egun berriak

Natura geldia

Natura hila dio ikusi berri dudan akuarela eder baten etiketak. Pinturan bodegoi ere deitzen zaionari natura hila deitzea proposatzen dute gure hiztegi nagusiek, lexikogile guztiak datoz bat gaztelaniaren edo frantsesaren bidetik hartutako espresioarekin. Arrazoi filologiko garbiak egongo dira horretarako. Ez dakit. Ingelesek, ordea, still live (bizitza geldia) deitzen diote guk natura hila deitu behar omen diogunari. Askoz ere poetikoagoa izateaz gainera (arrazoi estetikoek ere beren tokitxoa beharko lukete filologian), naturaren ikuspegi gizatiarragoa erakusten du espresio ingelesak. Artista batek ez du natura hila jasotzen, eta pintatzen duena ere, ona bada, ez da hila. Natura geldia jasotzen du pintoreak eta geldian eskaintzen dio ikusleari, ez hilda.

Lizardi ere

Astabelarriak

Sarean aprovar edo hinundaciones hitzak klikatuta, milaka sarrera topatuko duzu atzo arte bakar bat ere ez zegoen lekuan. Aise imajinatuko dituzu bertako jantzi-urraketak, jeltzaleei eta Ezker Batukoei

Lorpena

Ez adierazpen bat, ez artikulu bat, ez hitzaldi bat, ez mitintxo bat. Isiltasun erabatekoa. Aldian behin eskua jaso edo botoi bati sakatzen diote, beti alderdiko buruek agindutako maneran. Di-da batean ahitzen da, ordea, beren loriazko momentu hori. Beste ezer egiten ez dutenik, ezin esan, baina ez zaigu aditzera ematen, eta hurrengo bozak arte ez dugu haien berririk izaten.

Ingalaterrako erreginak Isaac Newton ohorezko parlamentari izendatu zuen. Garai hartako aktek Newton-en parte-hartze bakar bat jasotzen du:

Poltsa kaka

Atzo, aldian behingo erosketak egiten, gurditxoari bultzaka. Telebistaz ematen ari diren plastikokozko poltsa kaken kontrako kanpainarekin bat eginik, kaxatxo tolesgarri horietako bat erosi genuen geuk ere. Egin genituen erosketak, joan ginen kontrolera. Erositakoak sartzen hasi ginen kaxatxo tolesgarrian. Detergentea, xanpua, lixiba. Ontziak, plastikozkoak. Ura, barazkiak, okelak. Denak plastikotan bilduak. Garagardo-poteak. Plastikozko bilgarriarekin. Azal-krema, hortzetako eskuilak, bizar-xaflak. Plastikotan.

Astebetez

Beharbada ez zaitut oso aditua santu kontuetan, baina gogoratu nahi dizut gaur San Jenaro dela, Napolesen estimu handitan duten santuaren eguna. Urtero bezala, gaur ere apaiz batek santuaren odola omen daraman erlikia jarriko du santuaren oinetan eta, ai mirariaren handia!, lodi-lodi eta beltz-beltz zegoen odola urtzen hasiko da eta gorritzen. Jendeak aleluiei eta kantuei ekingo die bihotz barreneko poz guztiz, eta ez dute erlikiari musu eman arteko onik izango.

Egia esan, aurtengo gripeak kezkatuta zeukan jendea, erlikia musukatzeak kutsatuko ote zituen beldurrez. Zalantzak uxatzeko dago, ordea, Vatikanoa, eta orain egun batzuk nazio arteko komisio teologikoa bildu da astebete luzez, erlikia musukatzearen arriskuak aztertzeko. Bukatu dute bilera, Sepe kardinalak sententzia bota du: