Astebetez

Beharbada ez zaitut oso aditua santu kontuetan, baina gogoratu nahi dizut gaur San Jenaro dela, Napolesen estimu handitan duten santuaren eguna. Urtero bezala, gaur ere apaiz batek santuaren odola omen daraman erlikia jarriko du santuaren oinetan eta, ai mirariaren handia!, lodi-lodi eta beltz-beltz zegoen odola urtzen hasiko da eta gorritzen. Jendeak aleluiei eta kantuei ekingo die bihotz barreneko poz guztiz, eta ez dute erlikiari musu eman arteko onik izango.

Egia esan, aurtengo gripeak kezkatuta zeukan jendea, erlikia musukatzeak kutsatuko ote zituen beldurrez. Zalantzak uxatzeko dago, ordea, Vatikanoa, eta orain egun batzuk nazio arteko komisio teologikoa bildu da astebete luzez, erlikia musukatzearen arriskuak aztertzeko. Bukatu dute bilera, Sepe kardinalak sententzia bota du:

2 thoughts on “Astebetez

  1. Batzuek idazle orojakileen jarrera kritikatzen dute, tira, iritzia da. Baina badagoa Elizaren Hierarkia baino orojakileagorik?. Sendagileek diotenaz bertzealdera, musuak nonahi eman daitezkeela ebatzi dute, bon, nonahi ez, oraino dantza soltea nahiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude