Lorpena

Ez adierazpen bat, ez artikulu bat, ez hitzaldi bat, ez mitintxo bat. Isiltasun erabatekoa. Aldian behin eskua jaso edo botoi bati sakatzen diote, beti alderdiko buruek agindutako maneran. Di-da batean ahitzen da, ordea, beren loriazko momentu hori. Beste ezer egiten ez dutenik, ezin esan, baina ez zaigu aditzera ematen, eta hurrengo bozak arte ez dugu haien berririk izaten.

Ingalaterrako erreginak Isaac Newton ohorezko parlamentari izendatu zuen. Garai hartako aktek Newton-en parte-hartze bakar bat jasotzen du:

2 thoughts on “Lorpena

  1. Irakurri berri dut: Madrileko parlamentuan diputatuen erdia baino ez da azaldu gaur goizeko saiora. Hona informatzaileak ematen zuen arrazoia: Zapatero eta Raxoi bertan ez daudenean, diputatuek errazago egiten dute piper. Esaera zaharak dioena: katua falta denean, xaguek festa.

  2. Zortzi orduz jarraian lanean jardutea zer zen noizbait jakinik ere aspaldi erraldoian ahaztu dutenek erabakitzen dute gure geroa. Bizkarroiarena eginez nehoiz ere izerdirik egin ez dutenek zehazten digute derrigorrezko ordutegia; herri altxorrari esker orrits irritsik ez dutenek (koka-ahala jarri arte jaten ohi dutelako, gure kontura) xedatzen dute gure hazkurriaren prezioa baserritar nahiz ekoizleak urkamendirat igorriz, gerribuelta gero eta handiagoa dutenek estuarazten digute hedea. Lantegian bezala fitxatu beharko balute, piper eginez gero deskontatuko baliete, bazkariak garraiolarien menuen gisakoak balituzte eta hilean mila euro jasoko balute

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude