Hesia

Hesi hitzaren hiztegietako adibideetan, abereak gordetzeko dira maizenik. Pertsonentzat direnean, besteengandik defendatzeko eta etsaiak gordean edukitzeko eraikitakoak dira etsenplu gehienetako hesiak. Inork ez dio hesirik jartzen bere buruari; bai, ordea, arrotzari, desberdinari.

Atzoko berripaper honen azalak

Lehia

Bizi-bizi hasi da Radio Euskadi eta Onda Vascako irratien arteko lehia. Horren lekuko, atzoko berripaper honetan ageri ziren bi zerrendak, irrati bateko eta besteko goiz magazinetan iritzi emaile gisa arituko direnen izenekin. Gurutzegramaren eta sudokuaren orrialdearen parez pare zeuden iritzi emaileen izenok, bi ilaretan jarrita, Onda Vascakoak batean, Radio Euskadikoak bestean. Pentsaturik entretenimendu berri baten aurrean nengoela, jolasean hasi nintzen zerrendetako izenekin, eta dona-dona katona eginez, kalkulatzen hasi nintzen zein iritzi emaile egon daitekeen Radio Euskadin bakarrik edo Onda Vascan soilik; nortzuk pasatu diren Radio Euskaditik Onda Vascara eta zergatik; nor egongo litzatekeen eroso irrati batean zein bestean; nork ematen duen infiltratu bat berea ez dirudien etxean

Txalo beroak

Aingeru Epaltzak artikulu irakurri beharreko bat argitaratu du azkeneko Argian. Tesia: esaera zaharrari buelta eman, eta kanpoan/kanpokoekin otso jokatzeko joera omen dugu, baina etxean/etxekoekin uso guztizkoak omen gara: etxekoengatik jarduten ez dugun modu zorrotz ausartean jarduten omen dugu kanpokoengatik.

Ez zaio arrazoirik falta Epaltzari.

Bokazio kritiko, zorrotz, eragile, independentea omen duen euskal prentsa ez da inoiz kritiko, zorrotz, eragile, independentea izango etxeko hautsak harrotu gabe, nireen okerrak seinalatu gabe, kanpokoen iritzi, jarrera eta jokabideei jartzen diegun galbahe berean

Ornitologia

Bi lagun hizketan. Arte kontuez ari dira. Zehatzago esateko, diskurtso artistikoez. Batak besteari diotso ez duela ulertzen diskurtso artistikorik gabeko artista bat. Fidagaitzak egiten zaizkiola halakoak. Arte izena merezi duen guztia marko historiko eta teoriko batean jaiotzen dela. Artistak behartuta daudela beren garaiko teoria artistikoa ezagutzera. Oteizak bazekiela teorizatzen, Txillidak ere baietz, bere maneran.

Urruti nahi gaituzte

Hona zer bururatzen zaidan nire xaloan: EITBren funtzionamendu ona zaintzeko, askoz ere eraginkorragoa da kontseilu independente bat, telebistaz eta kulturaz dakiena, gizartearen martxa ezagutzen duena, prozesu sortzaileetatik hurbil dagoena