Flaskoa

Trenean, jende gutxi. Emakume ondo jantzi baten hieratikotasunak erakarri dit arreta. Dotorezia handiz jantzia, zut-zut dago eserita, lepoa luze, burua aulkian atsedendu gabe. Ez du zirkinik egiten; esan liteke beldur dela trenaren triki-traka batek ez ote duen mundutik botako. Orioko geltokian arabiar itxurako pertsona bat eseri zaio ondoan. Emakumeak goitik behera aztertu du gizona, baina zirkin bakar bat ere egin gabe, ez gaitzespenezkorik, ez bestelakorik. Esku-poltsa zabaldu eta botilatxo bat atera du. Flaskoa ezagutu dut: alkohol purua, zauriak desinfektatzeko erabiltzen dena. Emakumeak alkohol pixka bat isuri du esku batean eta eskuak igurtzi ditu bata bestearen kontra. Segidan, lepoa eta belarri azpiak pasatu ditu. Botilatxoa gorde, eta hasieran bezalako jarrera hieratiko berean segitu du Donostiaraino.

Jendea kontroletatik pasatu zain egon eta gero, taxi bat hartu du. Berriro flaskoa atera duela iruditu zait.

Txertaketak

Oxford-eko laborategi batean inoiz gertatu gabeko oroitzapenak txertatu omen dituzte hainbat euliren memorian. Aldizkari zientifikoek eta egunkari zentzudunek garrantzi dezentea eman diote albisteari (haur batekin galdutako globoarenak baino egiazkoagoa izateko trazak ditu), eta txertaketaren helburua azpimarratzen dute hedabideok: eulienak baino abildade handiagoko zerebroen funtzionamendua argitzeko balioko omen du ikerketak.

Helburu zinez ederra gure zerebroek nola funtzionatzen duten jakitearena, baina ileak lazteko modukoa da gertatu ez zaizkigun oroitzapenen txertaketa bat imajinatze hutsa: akrata baten memorian ikuskerak, ideiak, sinesmenak txertatu eta di-da batean santu-jale.

Nire kaskezurrak protesta egin dit: historiaren manipulazioa eta kolore guztietako dotrinen lana gogorarazi dizkit; baita biologiaren beraren eragina ere:

Jatorrarena

Berlusconik esan berri du ona dela. Gero, adjektiboari indarra eman nahirik, sono troppo buono erantsi du. Onegi izatetik datozkio arazo guztiak gizajo errukarriari. Egia esan, bera bezalako gizon on batek aski luke Sokratesek zioenaren kontsolamendua (

// marka

Puntuazio markak euli-kakak bezalakoak dira: txikiak, beltz-beltzak, ezdeusak. Ez diegu garrantzirik ematen. Baina punta-puntako idazle, akademiko, euskaltzain asko dabil bazterretan puntuazio marken azterketa gainditu ezinik: puntuazio markena dugu ikasgairik zailetan zailena, puntuazio marka ondo erabiliek morfosintaxiaren ezagutza sakona islatzen dute.

Sareak ekarri duen markarik misteriotsuena W hirukoitzaren aurretik jartzen diren bi barra zeiharrena ( //www ) da. Konbentzituta nengoen arkano informatikoak ulertzen hasteko abakadabra bat zela // marka ditxosozkoa, baina horra non bi marra zeiharren asmatzaileak zer aitortu berri duen: ustezko misterioaren atzean ez dago ezer, bi marrok ez dute ezer adierazten.

Tim Berners-Lee-rekin topo egingo banu (// markaren aita da), sekulakoak botako nizkioke, puntuazio marken atzean dagoen mundua

Mezua

Testu orok bere testuingurua omen du, eta herenegungo gertakariena ere aise josi daiteke hari fosforotsu batekin. Zapatero Obamarekin estatista handiarena egiten ari zen bitartean, kontzertu ekonomikoaren blindajea adostu zuten sozialistek eta jeltzaleek. Horren kontrapuntuan, Garzonek Batasunakoen atxiloketei ekin zien; hainbat hedabidek tema handiz markatu zuen atxilotuetako bat Patxi Zabaletaren alaba dela; Rubalkabak esan zuen Ibon Sueskunek bere burua entregatu zuela

Sasoian sasoikoak

Atzera-aurrera handia dabil mahastian, joan zen asteko eguzkiak mesede egin dio mahatsari, lerden oparoak daude mahats-mordoak. Aldian behin eskopeten tiro-hotsak entzuten dira mahastitik ez oso urruti, uso-pasaren garaia dela albiste emanez. Eguna behera egiten hasi denean eta argia ahitzen, mahats biltzaileek baserriko bidea hartu dute. Haietako bat taldetik urrutiratu da. Besteak baino hogei bat minutu beranduago iritsi da afari-meriendara. Bospasei onddo trinko dakartza eskuan. Sukaldariari pasatu dizkio tortillatxo bat egin dezan. Non bildu dituen onddook. Irribarretxo ironikoa egin du, baina hitzik ez.

Afari-merienda bukatu denean, errepasotxoa eman dio periodikoari. Kaleratu berri den liburu baten albistean entretenitu ditu begiak.

Paralelismoak

Frankismoak Valentzian zeukan bere habitat maiteena; Fuerza Nueva eta gisa bertsuko alderdi faxistek Valentzian izaten zituzten boto gehien trantsizioaren lehendabiziko urteetan; otsailak 23ko hartan Valentziako kaleetan ibili ziren atzera-aurrera Milans del Bosch-ek Madrileraino eraman nahi zituen tankeak; Valentziako hautesleen gehiengoak begi onez ikusten du eskuinaren ustelkeria; demokraziaren minimoenak ere kolokan jartzerainoko diskurtso populista darabil Valentziako presidenteak; Berlusconiren mende dauden hedabideen ostruka-estrategia bera segitzen ari da Valentziako telebista publikoa, justiziak ere halatsu dihardu