Paralelismoak

Frankismoak Valentzian zeukan bere habitat maiteena; Fuerza Nueva eta gisa bertsuko alderdi faxistek Valentzian izaten zituzten boto gehien trantsizioaren lehendabiziko urteetan; otsailak 23ko hartan Valentziako kaleetan ibili ziren atzera-aurrera Milans del Bosch-ek Madrileraino eraman nahi zituen tankeak; Valentziako hautesleen gehiengoak begi onez ikusten du eskuinaren ustelkeria; demokraziaren minimoenak ere kolokan jartzerainoko diskurtso populista darabil Valentziako presidenteak; Berlusconiren mende dauden hedabideen ostruka-estrategia bera segitzen ari da Valentziako telebista publikoa, justiziak ere halatsu dihardu

4 thoughts on “Paralelismoak

  1. Orain dela hilabete izan nintzen Valentzian. Nire harridurarako, Falangeak Colon kalean ofizinak dituela konturatu nintzen. Terrorismo legala.

  2. Valentzian Valentzia, gorostian gorosti eta Nafarroan Nafarroa. Hemen ere eraikuntza erraldoiak nork eraman dituen ikusita aise antzematen da zertan ari diren Nafarrrrzaleak, Serratek zioen bezala:

  3. FREEDOM FOR THE BASQUE COUNTRY
    INDEPENDENTZIA

    GENOZIDAK KANPORA

    Genozidetaz kexatzea ondo dago bano zer egiten degu eragozteko?pnv koak adibidez noizbeinka hitzen bat egiten dute ezer gehio,madril ekin ez dute arazorik nahi,lakaioak

  4. Paralelismo triste xamarra. Hemen, azkenaldiko periodiko guztietan kontu bera: Berlusconi eta bere saltsak. Erre usainak munduari buelta emango dio laster.
    Hizketarako dexenteko ahala du agureak ez pentsa.
    Poz ederra hartu dut gaur goizean, oraindik eguzkia itxaropena bakarrik zenean, piazza Fierako paretan oso bestelako graffiti bat ikusi dudanean: arrazismoaren kontra, “lega la Lega”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude