Sasoian sasoikoak

Atzera-aurrera handia dabil mahastian, joan zen asteko eguzkiak mesede egin dio mahatsari, lerden oparoak daude mahats-mordoak. Aldian behin eskopeten tiro-hotsak entzuten dira mahastitik ez oso urruti, uso-pasaren garaia dela albiste emanez. Eguna behera egiten hasi denean eta argia ahitzen, mahats biltzaileek baserriko bidea hartu dute. Haietako bat taldetik urrutiratu da. Besteak baino hogei bat minutu beranduago iritsi da afari-meriendara. Bospasei onddo trinko dakartza eskuan. Sukaldariari pasatu dizkio tortillatxo bat egin dezan. Non bildu dituen onddook. Irribarretxo ironikoa egin du, baina hitzik ez.

Afari-merienda bukatu denean, errepasotxoa eman dio periodikoari. Kaleratu berri den liburu baten albistean entretenitu ditu begiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude