// marka

Puntuazio markak euli-kakak bezalakoak dira: txikiak, beltz-beltzak, ezdeusak. Ez diegu garrantzirik ematen. Baina punta-puntako idazle, akademiko, euskaltzain asko dabil bazterretan puntuazio marken azterketa gainditu ezinik: puntuazio markena dugu ikasgairik zailetan zailena, puntuazio marka ondo erabiliek morfosintaxiaren ezagutza sakona islatzen dute.

Sareak ekarri duen markarik misteriotsuena W hirukoitzaren aurretik jartzen diren bi barra zeiharrena ( //www ) da. Konbentzituta nengoen arkano informatikoak ulertzen hasteko abakadabra bat zela // marka ditxosozkoa, baina horra non bi marra zeiharren asmatzaileak zer aitortu berri duen: ustezko misterioaren atzean ez dago ezer, bi marrok ez dute ezer adierazten.

Tim Berners-Lee-rekin topo egingo banu (// markaren aita da), sekulakoak botako nizkioke, puntuazio marken atzean dagoen mundua

One thought on “// marka

  1. Arras ados (hau euskaraz irakurri behar, ez erdaraz). Honen kariaz idazle on gutxi dago. Ongi azaldu duan bezala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude