Jatorrarena

Berlusconik esan berri du ona dela. Gero, adjektiboari indarra eman nahirik, sono troppo buono erantsi du. Onegi izatetik datozkio arazo guztiak gizajo errukarriari. Egia esan, bera bezalako gizon on batek aski luke Sokratesek zioenaren kontsolamendua (

One thought on “Jatorrarena

  1. “Maria eta Katalin etxe zoko biak berdin”.
    Aznar eta Berlusconi ere, biak berdin. Pertsonaia esperpentikoak dira, bai, baina kezkagarriena da euren atzetik dutena. Zenbat milioi boto bildu dute biek ala biek hauteskundeetan?
    Nolako gizarteak dira italiarra eta espainiarra?.
    Atsotitzari jarraitu eta ondokoa aurkituko dugu: “itsuen herrialdean begibakarra errege”. Espainiako eta Italiako itsuek horrelako errege begibakarrak eta jatorrak aukeratu izan dituzte. Nik erregeei baino, itsu horiei diet beldur gehien, etorkizunean ere beste begibakarraren bat aurkituko dutelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude