Txertaketak

Oxford-eko laborategi batean inoiz gertatu gabeko oroitzapenak txertatu omen dituzte hainbat euliren memorian. Aldizkari zientifikoek eta egunkari zentzudunek garrantzi dezentea eman diote albisteari (haur batekin galdutako globoarenak baino egiazkoagoa izateko trazak ditu), eta txertaketaren helburua azpimarratzen dute hedabideok: eulienak baino abildade handiagoko zerebroen funtzionamendua argitzeko balioko omen du ikerketak.

Helburu zinez ederra gure zerebroek nola funtzionatzen duten jakitearena, baina ileak lazteko modukoa da gertatu ez zaizkigun oroitzapenen txertaketa bat imajinatze hutsa: akrata baten memorian ikuskerak, ideiak, sinesmenak txertatu eta di-da batean santu-jale.

Nire kaskezurrak protesta egin dit: historiaren manipulazioa eta kolore guztietako dotrinen lana gogorarazi dizkit; baita biologiaren beraren eragina ere:

4 thoughts on “Txertaketak

  1. Etorkizun baterako, segur izan zaitez, planetako jaun eta jabeak diren EE.BBeko enperadoreek guregan erabiliko dute asmakizun hau, euli nazkagarriak bagina bezala, aurre egin dakiekenaren burmuina euren esanetara zilipurdikatzeko asmoz. Txerri gripearena ikusita gero baietz esango nuke nik.

  2. Barka nazazue, aurre egin liezaiekeenaren burmuina
    esan beharrean dakiekenaren atera zait hatzamarretatik.

  3. Nahi duten Historiaren ikuspegiak bakarrik balio du. Nafarroa Euskal Herria bezain handia eta libre? Noiz? Hi burutik joana haiz.
    Nahi dituzten bi estatuetan banaturik egon behar dugu, derrigorrean. Bayonne est fran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude