Flaskoa

Trenean, jende gutxi. Emakume ondo jantzi baten hieratikotasunak erakarri dit arreta. Dotorezia handiz jantzia, zut-zut dago eserita, lepoa luze, burua aulkian atsedendu gabe. Ez du zirkinik egiten; esan liteke beldur dela trenaren triki-traka batek ez ote duen mundutik botako. Orioko geltokian arabiar itxurako pertsona bat eseri zaio ondoan. Emakumeak goitik behera aztertu du gizona, baina zirkin bakar bat ere egin gabe, ez gaitzespenezkorik, ez bestelakorik. Esku-poltsa zabaldu eta botilatxo bat atera du. Flaskoa ezagutu dut: alkohol purua, zauriak desinfektatzeko erabiltzen dena. Emakumeak alkohol pixka bat isuri du esku batean eta eskuak igurtzi ditu bata bestearen kontra. Segidan, lepoa eta belarri azpiak pasatu ditu. Botilatxoa gorde, eta hasieran bezalako jarrera hieratiko berean segitu du Donostiaraino.

Jendea kontroletatik pasatu zain egon eta gero, taxi bat hartu du. Berriro flaskoa atera duela iruditu zait.

5 thoughts on “Flaskoa

  1. Haren aurpegiak ez zuen ia zirkinik egiten. Abantzu ez zuen hitzik egiten. Agindutako lanak otzantasunez betetzen zituen. Hilerriaren gakoak bere ardurapean baitzituen ateak, edozein orenetan bazen ere, txintik erran gabe zabaltzen zituen. Nehork ez zuen haren aurkako deusik ere. Berriki hamabi lagun ur edentsuaz hiltzen saiatu izana leporatu diote. Nafarroako herri batean suertatu omen da kontu hau.
    Flaskodun emakumearena izan daiteke, Igurtzia bisitariak erran bezala, mafrundiaren kontrako sendagailuren bat (

  2. ikastolek Celaaren azken adierazpenei erantzuteko kaleratutako dokumentuan irakurria: ‘hizkuntza behikularra’; hitz beste baterako emango lizuke agian (ta gustora irakurriko nuke…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude