Puta!

Aspaldikoa da pasadizoa, gaztelaniaz entzun nuen lehendabiziko aldiz. Euskaraz dakart hona. Mojen eskola batean zebilen haur batek, etxera iritsi eta honela errezatzen omen zuen:

Oinarrizkoetan bat

Kataluniako hamabi egunkarik estatutuaren defentsa bateratua kaleratu zuten atzo. Ekimen ezohikoak hauts batzuk harrotu ditu, baina nago bertan esaten direnen eraginak luze joko duela denboran, hemendik urte batzuetara ere gu guztion memorian geldituko dela hamabi egunkarien lekukotza. Oso desberdinak dira hedabideok, Kataluniari buruz duten ikuspegia ere desberdina da, askotan baita guztiz kontrajarria ere, baina hori guztia ez da eragozpena izan oinarrizkoetan bat egiteko orduan.

Hona begira jarri naiz. Ezin dut imajinatu ere egin hemengo egunkarien oinarrizkoetan bat egiterik Euskal Herriari dagokionez. Baina atzo bertan Egunkaria auzia hasteko data jakinarazi zuten. Euskal Herriari buruzko ikuspegia baino askoz ere hurbilagoa dute berripaper guztiek epaiketan jokatzen dena: profesioa, beren lanaren muina, deontologiaren defentsa.

Profesioaren oinarrizkoetan bat egitea txalotuko genieke

Prebentzioa

Londreseko toki publikoetan omen dauden 500.000 kamerak gero eta sofistikatuagoak dira: zure ibilera grabatzeaz gainera, salatari ere bihurtzen hasi dira. Demagun liburu bat lapurtu duzula Harrodsen.

Neurketa

Italiarrek Alpeak, Apeninoak, Dolomitak dauzkate. Eta tradizioa handia alpinismoan. Eta baita mendia narratzen duten nobelen azpigenero literario inportantea ere, Italiako institutu eta eskoletan asko baliatzen dutena: abenturaren xarma lantzeaz gainera, halako nobelak onak dira eskuzabaltasuna, ahalegina eta lagunartea bezalako baloreak lantzeko. Euskarak falta ditu, ez dakit eskoletan halako materialik erabiltzen den.

Igandean kontu

Atzera begira

Normaltasuna bilatu nahi, eta gobernu berriak atzera begiratzen du beti, nazionalismoak abandonatu omen zuen Edenera. Eden hori Espainia da nonbait, baina ez etorkizuneko proiekzioa duen Espainia ausart integratzaile bat, Espainia zaharrena baizik: sinboloena.

Nago

Erdaldun berri

Orain urte asko, eskolak erdaldun berri egin ninduen, erdaldun berria naiz. Zutabe hau irakurtzen ari zareten asko eta asko erdaldun berriak zarete. Mendetik mendera herri honetan erdaldun berri gehiago egon da euskaldun berriak baino. Obligazioz, giroak hala behartuta. Eta askok, erdaldun berri egin ondoren, euskara abandonatu dute. Utzikeriaz, euskararenganako gutxiespenez. Eta bitxia da: euskaldunok euskaldun berri espresioa asmatu genuen euskarara zetozenentzat, baina ez genituen euskaratik zihoazenak izendatu, ez genuen erdaldun berri espresioaren beharrik sentitu. Hiztegietan ez dator adibide bakar bat ere. Logikoa, erdaldun berriena naturala iruditzen zitzaigulako, seguru asko.

Erdi marrazten ari naizen talaia hau mamitsua gerta daiteke aldian behin euskaldun berri espresioaren egokitasun/desegokitasunaz sortzen diren debateetarako. Bertso-boladan baikaude, gaiak ekar lezake erremate ederrik

Fauna

Alakrana ontziko arrantzaleak atunetan zebiltzan, eta atuna, arrantzaleek ondo dakite, arrain baketsua da, erasorik egiten ez duena. Politikariek joka zezaketen atun patxadatsuen gisa, baina ezinezkoa dute nonbait. Ondo zorroztuta zeuzkaten hortzak eta hor hasi dira, tiburoiak balira bezala, elkarren kontrako erasoan. Hor hasi dira olagarro erraldoien moduan: askatu dute beren tintarik beltzena arerioa zikindu, nahasi, itsutzeko, eta, segidan, erroak luzatu dituzte arerio itsutuen eztarriak estutzeko. Hasi dira pira

I love me

Elkartasuna? Lagun hurkoa? Premian dagoenari gorde behar geniokeen begirunea? Utikan, utikan! Ez izan tontoa! Onkeria kristauak, ilusio utopikoak eta pentsamendu sozialistak iltzatu dizkiguten ideia atzerakoiak dira horiek guztiak.

Lizunak hartuta

Bat-batean, beharbada Durangoko Azokaren hurbilak hartaratuta, jakin-min estrainio bat etorri zait burura, galdera askoren soka luze batean txirikordatuta: Zenbat liburu eta liburuon zenbat ale daude pilatuta erakunde politiko, akademiko eta ekonomikoetako sotoetan? Zenbat kostatu ziren liburuok, zer nolako banaketa egin zaie, inork egin ahal du liburuok ezagutarazteko ahaleginik? Balio ez badute, zergatik egin ziren? Balio badute, zergatik daude ilunpetan eta lizunaren mende? Zer diote tesi, ikerketa eta liburuon egileek? Urtero-urtero zenbat diru gastatzen da gero batere promozionatuko ez diren produktuok egiten? Erakundeek hain beharrezkoa al dute zerbait egiten dutenaren itxura erakutsi behar askotan patetikoa?

Kontu jakina baita: halako liburuen aurkezpen eguna, liburuon hiletak bihurtzen dira aldi berean lunch eta guzti.

Erakundeen sotoetan zenbat lan eta zenbat ilusio, lizunak hartuta!