Sinboloak

Zin egin behar izan zuenean, Konstituzioa hautatu zuen Bibliaren ordez, eta ez zuen Jose Antonio Agirreren zina erabili. Hasieran hartu zituen erabakien artean, Euskal Telebistako mapei buruzkoak izan ziren deigarrienak; azkenekoa, Espainiako sinboloen sinbolo den Erregearen agerpenarena. Uda partean, ezker abertzalearen mundu sinbolikoa izan zuen beste jomuga nagusi bat. Eskolari dagokionez, curriculumeko mundu sinbolikoa orraztu du, Euskal Herria hitzaren erabilera bera ere arautzerainoko ausardia erakutsiz. Ertzaintzako uniformea ere ez da libratu garbiketa eta egokipen sinbolikotik.

Eta, bidezkoa zenez, Lopez lehendakaria sinboloez ere mintzatu zen herenegun, euskal gizarteari eskaini zion Gabonetako harrera ekitaldian:

Errepasoa

Hedabide gehienak balantzeak egiten ari dira ahitzen ari den urteari buruz. Errepasoa, urteko albiste politiko nagusiei; errepasoa, kirol gertakari txalotuenei; errepasoa, liburu salduenei eta pelikula ikusienei

Hiru festa

Egun seinalatuotan gisa da norberak bere forma izatea festok bizitzeko, festoi sustrai baten zein bestearen araberako zentzua bilatzeko. Hala ere, hiru forma nagusi nabarmenduko nituzke nik. Lehendabiziko zentzuaren sustraia

Gora berdintasuna

Berdintasunaren legeak berdindu omen egiten gaitu. Egunotako festen oinarrian, berriz, denon berdintasuna aldarrikatzen zuenaren jaiotza omen dago. Berdinak omen gara legearen aurrean, berdinak egunotako mezuetan, berdinak mingain-dantzaren jardun onkeriazkoetan.

Irakurleak begira biezaio berripaper honek atzo zekarren Guggenheim museoko patronatuaren argazki eder apartari. Hogeita sei kontseilari ageri dira bertan, berdin-berdinak denak beren dotorezian, berdin-berdinak hesola batena bezalako tentetasunean, berdin-berdinak egokierak eskatzen zuen serio plantak egiterakoan

Demandan

Apaiz katoliko apostoliko ez oso erromatar batek geldiarazi nau kalean. Ez omen dut deus idatzi Munillaren izendapenari buruz. Badakiela elizari buruzko kontuok nire tailerrean ez direla oso ohiko piezak, baina inoiz aritu omen naizenez elizaren isiltasunaz