Tonto plantan

Telesail bat ikusten ari zarelarik, bat-batean, hor non ikusten duzun aktore edo aktoresa bat heroina zainetan sartzeko plantak eginez, kokaina kokagunetik esnifatzen, edo, zergatik ez?, mamia baino gurin saturatu gehiago duen opiltxo bat jaten. Ikusiko dituzu bortxaketak, hildakoak, zakil ahokadak, tortura higuingarrienak. Baina

Ikuskizun

Hain bereak dituen tonu urdinetan eta estetika minimalean bil-bil eginda, halaxe erakutsi dio Appel-ek bere azken trepeta miresgarria munduari.

O, o eta o!

Baina non ikusi dut nik eszena bera, zer dakarkit gogora? Instante batzuk ibili eta gero oroimenean araka, aurkitu dudanak Sinai mendiraino eraman nau, Cecil B. de Milleren Hamar mandamenduak filmaren eskutik. Charlton Heston-ek mandamenduen taulak nola, halaxe erakusten ari ez zaigu ba Steve Jobs ere bere iPad miresgarria, mandamenduak baino ikono gehiago dituena!

Gertakaria gure irudimenean geldituko den, miraria gure eskuetara iritsiko den, horra ikuskizun benetakoa. Baina koska da narrazio biblikoan israeldarrek bizkarra erakutsi ziotela Moisesi, eta hark taulak apurtu zituela, amorru biziz eta zeruko tximist izugarrienen artean.

Imajinatu orain Steve Jobs (ikus bitez tximistak), merkatuaren bizkarra nolakoa den estreinako aldiz ezagutzeko beldurrez.

OHARRAK (Post scriptum

Lekukotza

Hamazazpi urte ditu, institutuan dabil, beste ikasle guztiak bezalaxe doa, egunero-egunero, eskolara. Neskak, aurpegia estalita, hamalau urte zituenetik prostituzioa praktikatzen duela aitortu dio telebistari:

Baineran

Imajina dezagun bainera bete bat, pentsa dezagun baineran sartuta zaudela, urak burua ez beste guzti estaltzen dizularik. Gozo zaude, eroso zaude, uraren hozberoa zuri gustatzen zaizun bezalakoa baita: beroa, bai, baina ez arnasa behartzerainokoa. Denbora dezente daramazu, ordea, bertan, eta tenperatura epeltzen hasi da, eta bainerako hustubidea ondo itxita badago ere, beti galtzen da ur pixka bat, eta bainera husten ari da astiro, ia oharkabean. Zer egingo duzu, ez bada ostera ere txorrota ireki, eta ura lehengo neurrira ekartzea baino zure gustuko berotasunarekin?

Metaforak trepeta arriskutsuak omen dira, baina irudipena dut bainerako bertsua gertatzen dela hizkuntzekin ere

Goza ezazu

Zazpi bat bueltako lepoko zuri distiratsua osatzeko adina perla oparitzen ari zaigu Patxi Lopez aspaldi handian. Herenegun Madrileko Ekonomia Berria Foroan bota zituenak ere ez dira distira apalekoak. Atzo bolo-bolo zebiltzan batzuk euskarazko sarean. Ez nuen iruzkin bakar ere topatu niri gehien gustatu zitzaidanaz:

Oilategian

Kaskezurrean sartzeraino entzun genuen, egun batean bai eta hurrengoan ere halaxe, Arralderen eta oilategi baten arteko konparazioa. Baina sekula pasatuko burutik Lasatar anaien fikziozko pasadizoek eta giroak errealitate politikoa deskribatzeko baliatuko zutenik! Jaun-andreok, gertatu da. Jose Antonio Pastor sozialistak oilategia deitu dio jeltzaleen etxeari:

Ariketa

Ariketa txit xumea da. Egunotan Haitin ikusten ari garenak ez daitezen zulorik gabeko zaku batetik behera erori, ariketak du helburu nork bere inguruan begiratzea eta pentsatzea. Horretarako, zerrenda bat osatu behar da munduko gehienei falta zaizkien gure gauza egunerokoenekin: