Ariketa

Ariketa txit xumea da. Egunotan Haitin ikusten ari garenak ez daitezen zulorik gabeko zaku batetik behera erori, ariketak du helburu nork bere inguruan begiratzea eta pentsatzea. Horretarako, zerrenda bat osatu behar da munduko gehienei falta zaizkien gure gauza egunerokoenekin:

2 thoughts on “Ariketa

  1. Esklaboen ondorengoek egin lezaketen zerrenda horretan aisa nahi errazagoak, ohikoagoak eta begi-bistakoagoak idatziko lituzkete, nik uste: bertako eta berezko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sortzen ahal izateko azpiegiturak; lehengaiak (ekaiak) lantzen ahal izateko lantegi sarea; hori erdietsi arte kanpotik hartu beharreko laguntza (hazkurria, tresneria

  2. Ba ez dut bat egiten zure zerrendarekin. Zorionez bidaiatzeko aukera pixka bat izan dut (hori zerrendan jar liteke, guretzat horren beharrezkoa den bidaiatzea beraientzat pentsaezina da ez bada behartutako bidaia…).
    Ba herrialde horietan, lekurik miserableenean ere (hemengo aberastasun ikuspuntutik begiratuta, ez bertako aberastasun, ekologiko, paisai eta humanotik begiratuta) ez zen falta teknologia, bertan ziren telebista (satelitea barne) eta mugikorra, batez ere azken hau. Adibide bat. Uda hontan Mozanbikera joan eta autobusean herriak pasatzean bata erabat horia, hurrengoa erabat urdina eta hola bidai osoan. Bai batzuetan eta bai besteetan etxeak margotzeko dirua mugikor konpainia bik ematen zuten beren propaganda egin zezaten, nor baino nor. Gauza asko falta zituzten baina gehienek mugikorra bazuten!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude