Lekukotza

Hamazazpi urte ditu, institutuan dabil, beste ikasle guztiak bezalaxe doa, egunero-egunero, eskolara. Neskak, aurpegia estalita, hamalau urte zituenetik prostituzioa praktikatzen duela aitortu dio telebistari:

5 thoughts on “Lekukotza

  1. Izugarria, sexua pekatu dela iruditzen zaionarentzat; edo zikinkeri bat egiten ari dela pentsatzen duenarentzat. Neska honetzat, itxuraz, ariketa fisikoa egitea bezain kaltegarria dela dirudi. Agian, kulparen zama inork sentiarazten ez badio, lasai eta pozik biziko da. Beste batzuok lana deitzen diogu antzeko zerbait egiteari.

  2. Kontsiderazioak, Anjel, berehorretan sortzen ditik garbien.
    …prostituzioa, fabore sexuala, pekatu sexuala, zikinkeria… zenbat izen ez zaizkion eman! Eta begirada hor doakigu 17 urteko emakume neskarengana. Atentzioa pizten didana, irakurle bakoitzaren baitan zenbat eta nolako oihartzunak sortzen ote zaizkigun, ezta? Kontu eta arrazoi ezberdinak, nik uste, neurri eta pisu diferentedunak, gizakumearen ala emakumearen buru-bihotzetan piztu, pentsatu eta irauli… Neska hau, bat eta batbera da, kasu honetan, denon erdian: bere ‘faboretara’ batu ta bildu nahiz bilduko zaizkionak, mutilak noski, zenbat ote? Ia 20 mende, Nazaretekoari holaxe prantatu ziotela emakumea, legeak harrika akabatzeko agintzen zuelaka. Aldiz, haren faboretan ibili zenetakorik inor ez zuten aurkeztu… Isilik eta burumakur aldegin zuten, bai, “Bekaturik ez duenak har beza eta bota lehen harrikada…” entzun zutenean.

  3. Heziketan gorputza ezagutzeko eta, zergatik ez, gozatzeko irakasgaiak nahitaezkoa izan beharko luke. Harreman fisikoetan (ere) sakontzen irakatsi beharko lukete honela ez legoke hainbertze

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude