Ikuskizun

Hain bereak dituen tonu urdinetan eta estetika minimalean bil-bil eginda, halaxe erakutsi dio Appel-ek bere azken trepeta miresgarria munduari.

O, o eta o!

Baina non ikusi dut nik eszena bera, zer dakarkit gogora? Instante batzuk ibili eta gero oroimenean araka, aurkitu dudanak Sinai mendiraino eraman nau, Cecil B. de Milleren Hamar mandamenduak filmaren eskutik. Charlton Heston-ek mandamenduen taulak nola, halaxe erakusten ari ez zaigu ba Steve Jobs ere bere iPad miresgarria, mandamenduak baino ikono gehiago dituena!

Gertakaria gure irudimenean geldituko den, miraria gure eskuetara iritsiko den, horra ikuskizun benetakoa. Baina koska da narrazio biblikoan israeldarrek bizkarra erakutsi ziotela Moisesi, eta hark taulak apurtu zituela, amorru biziz eta zeruko tximist izugarrienen artean.

Imajinatu orain Steve Jobs (ikus bitez tximistak), merkatuaren bizkarra nolakoa den estreinako aldiz ezagutzeko beldurrez.

OHARRAK (Post scriptum

3 thoughts on “Ikuskizun

  1. Burura etorri zaidan lehenengo gauza zera izan da: merkeago izan zirela Moisesen taulak iPad baino. Baina ez, ez da horrela. Garestiak atera zitzaizkion Moises berari eta garestiak ondorengo belaunaldietako hainbat eta hainbati, mandamenduen kontra egindako pekatuak garbitzeko lanak eta ondorengo erruduntasuna sendatzeko terapiak kontuan hartzen baditugu.

  2. Teknologia berriak ikaragarriak dira. Etxe horren bertze trepetak ikusita egungo hau ere egundokoa izanen delakoan gaude. Egundaino egin den onena, doike. Hagitz bertzelako kontua izanen da nork erabiliko duen. Prezioa ikusita (ikuskizun dagoen arren) ikusteko dago langabetuek eskuko hau eskuragarri izanen duten. Edo aurtengo alarguntsa-saria (saria ala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude