Balantzan

Aldian behin (gero eta sarriago) sarearen arriskuak seinalatzen dizkigute. Maiz, gainera, zentzu handiko jendearen ahotik datozkigu abisuok. Sarean biltzen diren iritzi askoren baldarkeriak eta anonimotasunak eraginak dira eta anarkia erabateko baten kontrako kontrol baten premiak bultzatuak. Apokaliptiko samarrak, gehienetan.

Sarea birtuala dela esan ohi dugu, baina erreal-erreala da. Bizitza bezala, arriskuz betea dago; baina baita aukerez ere. Arriskuek segurtasuna aholkatzen badute, aukerek askatasuna dute akuilu. Eta bata zein bestea balantzaren gainean jarriz gero, zer lehenetsi, zeren alde egin apustu, zertan jarri kemena?

Bizitzarekin bezala gertatzen zaigu sarearekin ere: aukeratu egin behar askatasunaren alde zauden edo segurtasuna duzun helburu. Erabaki horrek adoretuko du edo bridatuko zure mundu ikuskera.

Eta aukeran, bizitzan bezala: nahiago askatasuna. Sarea ere bizitza baita.

4 thoughts on “Balantzan

  1. Komunikabideek, bozgorailuek, ahozabalek duten arriskua orokorki, manipulazioa hipokresia ta analisi partzial simplistak, burugarbiketa.Iritzi publikoaren kontrola,frenua, pentsamoldeen inposaketa, faltsukeria ta freebolitatea.

  2. Amelia, uste dut zutabean garbi dagoela nire jarrera, baina, hala ere, gauzak zehatzago adierazte aldera: anonimotasunak ez nau arduratzen, baldin Anonimous Said jaun/andreak iritzi-trukaketa batek behar duen fair-play-a errespetatzen badu. Zein den fair play hori? Niretzat nahi ez dudana, ez diot aplikatu nahi inori. Edo are zehatzagoa izateko: zorrotza izan nahi dut neure buruarekin, eskuzabala besteearekin. Esanak esan, horretarako ere nahi dut aske.

  3. Sarean kontuz ibili beharra dago. Zuk diozun anonimotasuna guretzat da, hots, guk gizaki arruntok soilik ez dakigu nor dagoen goitizen batez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude