Giroa pozoi

Medicis-tarren gortean aiztoak zorrozten zituzten, edabe pozoituak maneiatzen, segada traidoreenak prestatzen: senideen, hurbilekoen, ezagunen arteko botere-gose, inbidia eta ezinikusiek eragindako aizto, edabe eta segadak ziren.

Armak aldatu dira, aldatuko zen traizioetarako dotorezia sibilinoa ere, baina gorte Madrilekoak Medicistarren giro hura dakar gogora. Hor dabiltza ezkertiar eta antifrankistak omen diren juristak kolore bereko juristen kontra, diktaduraren terrorismoa sekula kondenatuko ez duen talde batek markatutako bidetik, eta, de facto, frankismoaren kontrako iniziatibak desaktibatuz. Medicis-tarren jauregi eta gazteluetan ikasiak direla ematen dute presidente damak eta alkateak: orduko haiek bezain ondo heziak agertzen dira publikoan, haiek bezala banatzen dituzte aiztokadak atzetik. Berdintsu dihardute politikagintzaren bi buruzagiek ere

3 thoughts on “Giroa pozoi

  1. hori da espainiar konstituzionalisten drama egia eskutatuz bakarrik egin dezaketela aurrera, hau da frankismoaren biktimak ahaztuz, eta demokrazi batean hori ezin da , zeren benekoako biktimak demokratontzat hauek dira frankismoak egindakoak, diktaduraren kontra jardun zutelako eta orain demokrazian hauek dira oroitu eta goratu beharrekoak, hemen tortilari buelta eman behar zaio eta frankistak kartzelatu eta kondenatu eta antifrankistak omendu eta ordaindu diruz , bestela diktaduratik eztugu irteten legalki

  2. eta frankismoa miloika biktima ditu hasi gernikatko bonbaketarekin eta gudu denboran egindak sarraski denak, estadu osoan eta gero diktaduran egindako beste biktima piloa batek elgartu egiten zelako eta bestak euskaraz hitzegiten zutelako eta besteak, gorri zelako eta besteak separatistak zirelako biktima piloa egin zituen frankismoa iraun zuen bitartean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude