In absentia

Argumentu asko erabili da Ezker Abertzaleak plazaratu berri duen dokumentuaren kontra, eta gehien aireratu diren arrazoibideetatik, ETAri buruzko erreferentzia faltarena da erabiliena. Eta horren ondorioz, ausardia falta ere egotzi zaie, bigarrena lehendabizikoaren ondorio balitz bezala.

Dokumentu guztian ageri da, ordea, ETA. In absentia, baina testu osoan dago haren itzala, lerroz lerro, ideiaz ideia, proposamenez proposamen. Bide demokratikoen aldeko apustua egiterakoan, Mitchell doktrina onartzerakoan, erakundeak aintzat hartzerakoan, etapa baten amaiera aldarrikatu dute. Bide berrien aldarrikapenak bide zaharren abandonua esan nahi du, hori dio testuak bertan esandakoa irakurri nahi duenarentzat.

Ezin da testu bat osorik interpretatu teorikoek intentio auctoris deitzen dutena aintzat hartu gabe. Eta nago in absentiako ETA horrek uste dugun baino gehiago esaten duela testuen egileen intentzioaz.

11 thoughts on “In absentia

  1. Kuriosoa, Ezker Abertzaleak orain arte, edozein motatako adierazpenak egin eta guztiek ETA ikusten zuten, inon ez zegoen lekuan. Lehen guztia zen ETA. Askatasuna hitza esan eta dagoeneko terroristatzat jotzen zizuten.

    Orain ordea, testu luze batean, behin eta berriz indarkeria baztertu, era demokratikoa dela irtenbide bakarra esan, argi eta garbi ETAtik aldendu eta inork ez du ikusten ezer.

    Bidea luzea eta oztopoz betea izango den arren, espero dut bide berri honek, tunelaren amaierara gerturatzea.

  2. Hala bedi, Demonocrazy. Batzutan, ordea, tunelaren amaieran ikusten den argia, kontrako bidean datorren beste tren baten argia izan daiteke.

  3. Testuari beste ikuspegi bat ematen dio Lertxundik. Onargarria ezizik, ongi egina.
    Baina, nik beste ikuspegi hau ere atera nahi nuke: Honela dio:

  4. Nere ustez arazoa da orain arte ezker abertzalen eta ETAn ez dela egon lider bakezalea indar nahikoa izan duena,Zabaleta,Beltza,Otegi… orain ematen du Rufi Etxeberria… batu eta konbenzitu egin behar da armak dutenei eta horiei laguntzen denei.
    Beraien lanak ez dira alferrikaoak izan eta denok bultzatu behar dugu bakea

  5. Anitz, haatik, kontra aritzea bihurtu dute jarduera politiko bakarra. Ez dakite deus berririk mahaigaineratzen. Hala gizendu dira besaulki ongi hornituetan.
    Bertze alde batetik benetan agintzen dutenak daude eta horiek, naski, garaipen militarra nahi dute. Orain arte lehengoek huts egin duten tokian domina jaso nahi dute. Mesede gaiztoa da haiendako bakearen aldeko aitorpena.
    Egundaino eskuindarrak frankismo nahiz

  6. Ezker abertzalea Lionel Messi da eta estadua Cobie Brian. Lehenak 30 urte daramatza saskibaloian jokatu behar dela tematuta. Iritsi al da baloia aldatu eta futbol zelaian erregate dotoreak egiten egiteko unea? Askok ikusi nahi dugu estadua Getaferen defentsaren gisa dantzan…

  7. Argi da, ezker abertzalea joko demokratikoan sarten bada Euskalerrian aritzen diren alderdi espainolak pikutara joango lirakete eta horrek ez dio komeni inori.

  8. Luzera begira hori da taktika. EAbertzalearekin Patxi “presidentziatikan” bota, hateskundetan noski. Besaulkiaren gozoa dastatu duenez eta bueltatzea ezinezkoa izango duenez, orduan konturatuko da Nafarroarekin bat eginda errezago izango duela, eta ea hor HegoEH batasuna.

  9. Nire iritziz oso irakurketa ona Anjel, eta batez ere, baikor xamarra; behar dugu hori ere! Sarrik idatzi zuen ezkorrek aldatzen dutela mundua; baina ezkorregi direnek ez dute ezer egiten.
    Ohar ona demonocrazyrena ere; ikusi nahi ez duena itsurik onena.
    Borondate kontua da azkenean. Lehenik, idazten duenaren borondatea (zerbait egiteko nahiz ez egiteko). Bestetik, irakurleak egiten badu testuaren erdia (interpretazioa gutxienez), irakurlearen borondatea. Zer espero liteke eskuin espainolaren irakurketatik? Adibide bat jartzearren: Medemek dokumentala egin zuenean ere pentsa zer ikusi-ulertu zuten!
    Baina gu gurera, ez dagokiei haiei ideiak martxan jartzea, guri baizik.

  10. Sentimenduetatik erantzungo dut nik ostera: dena ETA dela entzuteaz nazkatuta nago. Horren izenean ukatu egin dizkidate 40 urte luzeetan ia nire eskubide politiko guztiak (eta zibil batzuk ere), nahiz eta nik inolako deliturik burutu ez dudan. Zuria esanten badut ETA dago horren atzean; beltza esaten dudanean, gauza bera; zurikeri aparta. Nik neuk aldatu beharrean omen nago, baina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude