Argazki bila

Literaturaz mintzatzerakoan, idazleez jarduten dugu, bakanetan irakurleez. Baina irakurlerik gabe ez dago literaturarik, irakurleekin batera egin dugu aurrera idazleok eta literaturak.

Orain egun batzuk, Ander Iturriotzek, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berriak, berripaper honetantxe:

4 thoughts on “Argazki bila

  1. Zaila da. Baliteke argazki-bilduma egin behar izatea, hainbat dira-eta irakurle mota (hala nahi nuke pentsatu). Bestela, taldearen argazkia egin beharko litzateke, eta horrek badakar arazo bat: batzuk zutik agertzen dira, tente-tente, ikusteko moduan; besteak, berriz, makurtuta (nekez erreparatzen diegu).
    Zaila da jakiten irakurleok zer pentsatzen dugun, zaila da zuen eta gure arteko lotura zehazten. Baina, kontuz! Izan ere, sokak beti izaten ditu bi mutur: ez saiatu, arren, irakurleak asetzeko errezetak bilatzen, edo itsu-itsuan merkaturako literatura egiten.
    P.S.: zein erraza den besteei esatea zer egin behar duten.

  2. Anjel aipatzen duen informazioa idazleei baliagarria izango zaie seguru asko. Nik, aldez, nahiago dut askatasunez idazten duen idazlea, nigan gehiegi pentsatu gabe. Mesedez, “merkaturako” edo “gehiengorako” idazen produkturik ez; horrelakolarik soberan dugu gaur egun.

  3. Irakurle eta idazle (ene maila xumean bada ere) naizen aldetik, alde batetik, uste dut idazleak ez duela irakurlearen mende egon behar, aurreko bi mezuetan aipatu den bezala. Baina, beste alde batetik, idazle eta irakurleen arteko harremanetarako, eztabaidarako, solasaldirako… esparruak (liburu-dendetan, interneten, liburutegietan…) sortzeko beharra ikusten dut.

  4. Hiru erantzunetan ageri den kezka argitze aldera, barkatuko ahal didazue Eskarmentuaren paperak saioan auziaz idatzi nuena hona ekartzea.

    Hala diot han publikoaz eta irakurleaz:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude