4 thoughts on “Konparazioak

  1. Politikan ere antzera gertatzen da: politika bukatzen da politikariak inutilak direla pentsatzen dugunean. Gerran eta politikan inutil asko, nonbait.

  2. Galdetzen diot nire buruari: Hiroshima eta Nagasakin ez balituzte AEBek bonba atomiko haiek bota, nola bukatu zatekeen Bigarren Mundu Gerra?
    Betidanik ikusi ditugu AEBetako marine famatu horiek, John Wayne buru duetela, hondartzak zapaltzen, baina euren egazkin eta destruktoreek kostalde osoa ongi jorratu eta kiskalduta gero.
    Inutilak eta irenduak. Horixe!!

  3. Barregarri gelditze eta ez irabate kontuei buruz, adibide askoz hobeago bat zeneukan, algegia, nazio askapenerako talde horrena. Gainera ez da irabazi ezin dutela, baizik eta gero eta azkarrago doazela porrotera, zeharo barregarri gelditzeaz gain. Ea hasten zareten “inutilak” deitzen, adibidea zabaltzen den, eta akabo problema.

  4. Ni ez naiz Talibanen alde, haien sistema atzerakoi eta obskurantista baita. Hori da Europako Katoliko Apostoliko Erromatarrek Inkizizioa berrezarri nahi bailuten bezala. Bainan hala gertatuko balitz Europan onhartuko genukea Liga Arabiar edo beste erakunde arabiar musulmano batek geure herrietan “ordena jartzea”?? Hala ere hau da Afganistanen gertatzen dena. Afganistanera osteak igortzea 2001 ko otsailaren hamekagarren atentatutik badator, han dana antolaturik izana zelakoan; bainan askotan nago hori egia denenentz nire buruari galdatzen. Atentatu horren antolatzeko Estatu Batuetan izan behar zen ez Kabulen edo Bora Borako mendietan?? Ben Laden arrapatu? bazera!! Egiten dituen akatsekin eta talibanak direla ustez zibil asko erahil dituztelarik, gero ta okerrago ikusiak dira mendebaldeko tropak han. Afganistango jendeek beren arazoak eurek konpon ditzaten utzi behar dituzte. batzuk beren borondatez taliban bezala bizi nahi badute beren afera da, herri kristauetan Opus Dei k emandako arauetan batzuk bizi nahi duten bezala, bainan hori nahi ez dutenak bakean utz bitzate.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude