Aisia

Nire adin inguruko jendea jubilatzen ari da edo laster jubilatzekotan da. Denbora nola bete kalkulatzen sumatzen ditut gehienak. Kezkatuta. Eguna luzea dela, aizue, oso luzea.

Lanerako hezi gintuzten, lanean erre ditugu urterik onenak. Baina lanean jardun dugun bitartean asmatu ez badugu denbora libreari txirbilak ateratzen

Deia

Telefono-hotsa. Gailua hartu zuen ohiko mugimendu arrunt mekanikoak eginez, baina nor zen galdetzerako, beste aldekoa negarrez hasi zitzaion, eta, zotinen artean, albistea eman zion: telefonoaren bi aldeetakoek benetan maite zuten pertsona baten egoera atera bueltarik gabea zen. Bat-batean, munduko tristura guztiaren zama sentitu zuen gainean. Zama, eta ezintasun osoa ezertarako. Ezin asmatu hitzik esaten ahotsa kraskatu gabe; ezin jakin beste aldekoa animatzen; ezin eskaini nahigabetuari bere nahigabea beste deus. Non zeuden egun pare bat lehenago hiruek elkarrekin egin zituzten barre-hotsak, non adiskidetasun fresko baten poza, non betirako izango zela uste zuten atsegina? Txiki-txiki egindako ispilu hautsi batek islatutako sufrimendua bezalakoa zen haiena: kristal bakoitzak jasotako sufrimendua ez zen sufrimendu baten zati, sufrimendu osoa baizik, mila bider errepikatua.

Programa

Orain egun batzuk La Repubblica egunkariko zuzendariak Brezhnev-en txiste batekin ilustratzen zuen Zapateroren ospe politikoaren maldan behera. PCUSeko idazkari nagusiak galdetzen die eskola bateko umeei:

Grisa

Animua zapatilapean gordetzeko modukoak dira datuak: hegoaldeko euskaldunen ia erdiak iazko urtean ez zuen liburu bakar bat ere irakurri. Liburu bakar bat ere ez, aizue

Maiztasun platonikoa

Olariagak Berrian egunero argitaratzen duen tiretako batean, Zakilixut ikusten zen neska bati begira bere ohiko maneran: zirkin iheskor malenkoniatsua zuen haren soak, tristura etsia nabarmentzen zitzaion pertsonaia xelebrearen ezpain arteari. Haren hausnarra jasotzen zuen burbuilatxoan, aldiz, bi berbez osatutako hitz joko jenial bat ageri zen:

Markoa

Donostia bezalako naturaren opari bat zientziaren ostatu hautatu izana, horra egokiera on bat irakaspentxo are hobeagoa ateratzeko: bertan bildu diren adituei eredugarria gertatuko ahal zaie zientziaren etorkizuna hain marko konpara ezin naturalean eztabaidatzea, markoaren ederrak zientziaren eta naturaren arteko oreka gorde beharra oroitaraziko ahal die!

Marko batean eta begien bistan behar genuke eduki: gizakiok gara naturaren eta zientziaren arteko oreka gorde behar dugunak, gu geu baikara oreka ere apurtzen dugunak. Gizakion eskuetan dagoenez eta gizakion eskuetan dagoelako, zientzia ez da inozoa, zientzia ez da neutrala. Baina zientzia bultzatzeko ekimen handienak pribatuak baldin badira eta ez publikoak, inbertsio publikoek beste aldera begiratzen segitzen badute, interes eta etekin ekonomikoek orain dutena baino zerikusi are handiagoa

Logika

Botinen bankuak etekin polita atera dio krisiaren urte beltzenari: bederatzi mila milioi euro. Aurreko urtean eta berek kalkulatzen zutena baino gehixeago.

Aberats bati loteria tokatzen zaionean bezala poztu naiz ni. Ea: literaturan dabilenak ez al dizkio etekin literarioak atera nahi bere lanari? Diruarekin dabilenak, etekin ekonomikoak. Logika guztia du. Aldiz, logikarik aplikatzen ez duen batek beti du laprast egiteko arriskua. Begiratu krisi garaian hondoa jo dutenei: dirurik ez zuten, eta, hala ere, etxeak erosi nahi. Ez du logikaren usainik: etxeak norbere diruarekin erosten dira. Noiz sartuko zaigu kaskezurrean hipoteka bat ez dela gure dirua, hipoteka bat kontratatzea gezurretan ibiltzea dela nor bere buruarekin? Gero, ezin duzu hipoteka ordaindu, eta dirua duena

Pipatzen

Santa Ageda bezperan makilari makila ibili eta gero, pipatuta nengoen, neuronak txantxibiri nituela. Telebista piztu eta Zapatero ikusi nuen National Prayer Breakfast ekitaldian, erdi otoizlari erdi sermolari. Aldatzera nindoalarik, gobernuburuaren hitzek erakarri ninduten: