Gutxirekin bake

Egunotako hedabideetatik: jende asko, premian egon arren, zorretan sartu da, oporrak beti bezala gozatzen segitzeko.

Dena daukagu, ez dakigu gutxirekin bizitzen. Atzokoan, gure ezintasuna nabarmentzen duen euskal esaera bat zekarren Miguel S

Logika

Bera Espainiako gerra piztu izanaren erantzule nagusia da. Bera izan zen errepresioaren protagonista eta izarra Espainia bat, handi, libreko eremuetan, kanposantuetako paretetan, bide-bazterreko zangetan. Berak eman zizkion ideologia, diskurtsoa eta pozoia frankismoari, Francoren diktadurak ez zukeen hainbeste iraungo bere laguntza aktiborik gabe. Memoria Historikoa Berreskuratzearen aldeko elkarte-buruak, Emilio Silva kazetari nafarrak, kalkulatzen du berak eginak direla lurpetik ateratzen ari diren frankismoaren biktimen ehunetik laurogeita hemezortzien hilketak.

Bera, kriminal handi horixe, alderdi politiko bat da, ez du sekula frankismoa kondenatu, beste alderdiek bezalaxe hartzen du parte hauteskundeetan.

Berak grazia du Falange.

Tribunal Gorenak Falangearen Garzonen kontrako partehartzea onartu duen egun berean, Gobernuak berretsi du legea gogortuko duela ezker abertzalea hauteskundeetan egon ez dadin.

Hain da zaila

Nantes aldean eman dudan egun batzuetako tartetxoan, ez dut periodikorik irakurri, irrati-telebistarik piztu. Etxeratutakoan, pilatutako prentsaren errepasoa egiten hasi, eta ez dudala ezer galdu esaten ari zaidan barne zimikoa. Unamunok urtebeteko atzerapenarekin irakurtzen omen zituen bere garaiko periodikoak: munduak bere betiko jiran segitzen zuen.

Albisteen eguneroko martxa ez da munduko martxaren ispilu. Areago: albisteek munduaren benetako martxa ezkuta dezakete, edo ikusi ez, edo mozorrotu. Le Bastille hartzen ari ziren egunean Luix XVIak

Moral bikoitza

Frai Teodoro eta frai Doroteo errezatzen ari dira. Frai Teodorok zigarro bat eraman du ahora. Frai Doroteo kontu eske hasten zaiolarik, frai Teodorok erantzuten dio baimena eman diotela errezo garaian erretzeko. Frai Doroteok, umiliatuta, diotso berak ere eskatu duela errezo garaian erretzeko baimena, baina ukatu egin diotela. Nola liteke halako diskriminazioa?, kexatzen da frai Doroteo. Baimena eskatzeko formulak sortu du desberdintasuna. Frai Doroteok

Bitxo pajaroa

Irudi on bat mila hitz baino esanguratsuagoa omen. Ez beti, diot nik: esaldiaren egia hitzetan emana dago eta ez irudiaren bidez, horra kontraesan polita. Baina batzuetan burua makurtu beharra daukat irudi on baten ebidentziaren aurrean.

Joan zen larunbateko berripaper honek bitxo pajaro baten argazki handi bat zekarren Harian sailaren atarikoan. Bitxo pajaroaren buruan, San Isidrotakoa bezalako bonet horietako bat, kaskezurrean ezkutatzen duenaren estalgarri. Begietan, betaurreko ilun-ilun batzuk, begiradak ez dezan salatu ikusitako guztia. Bufanda bat ahoaren jira-bueltan, isiltasuna bizkartzain ona baita. Kirol zapatila egoki batzuk, noranahi eta nornahirengandik ihes egiteko

Puntu eta koma

Zer gertatzen zaio puntu eta koma puntuazio markari? Non ezkutatu da, zergatik ez da ia ageri hedabideetan, testuetan, literaturan? Nor du etsai, nork bidali du ahanzturaren salara? Nork lapurtu digu geldialdi bat laburra ala luzea den markatzen zigun metronomo mentala? Diskurtsoetako perpaus gero eta laburragoen bideak bota du zangara, ala ezjakintasunak, modak, axolagabekeriak? Idazleen adinaren arabera neurtu liteke erabilera, urtetan labur den idazlea labur da puntu eta kometan ere?

Puntuaren pausa luzearen eta komaren arnas laburraren arteko ur bietan dabil ito beharrean. Ez da labur eta luze ere ez da; ez da itsaso, ez da ibai; ez dago zerurako, ezta munduan errotzeko ere. Arauak ere lausoak ditu, muga-mugako auziak bezain gandu.

Nostalgiko jartzen ari nintzenez, arreta osoz begiratu diot puntu eta koma zeinu gero eta arrotzagoari. Goiko puntuak ez du begi bat ematen, beheko komak ez du malko baten antza?

OHARRAK (Post scriptum)

Hiruzpalau egunetan ez dut leihotxo hau zabalduko, Nanteseko unibetsitatean izango bainaiz.
Laster arte, lagunok.

Premia akuilu

Orain bizpahiru egun euskararen baliagarritasunaz aritu nintzen zutabe honetan. Nire idazkiak sarean jasotako erantzunetako ideia bat ekarri nahi nuke gaur hona, ukitu optimista osasuntsua ematen baitio orduko nire hausnarketa erdi etsi erdi pipertuari. Nik nioen gure elite sozialak euskara baztertzen duela efikaziaren izenean. Sarriegitan ahazten dugun kontu bat gogoratzen dit erantzunak