Premia akuilu

Orain bizpahiru egun euskararen baliagarritasunaz aritu nintzen zutabe honetan. Nire idazkiak sarean jasotako erantzunetako ideia bat ekarri nahi nuke gaur hona, ukitu optimista osasuntsua ematen baitio orduko nire hausnarketa erdi etsi erdi pipertuari. Nik nioen gure elite sozialak euskara baztertzen duela efikaziaren izenean. Sarriegitan ahazten dugun kontu bat gogoratzen dit erantzunak

2 thoughts on “Premia akuilu

  1. Zeinen ederra litzatekeen gure hizkuntza egoera, engoitik eta betiko, normalizatuta ikustea!
    Arrazoi duzu, idatzi zizun langile horren kasuan egon direnek lan bikoitza (hirukoitza, laukoitza

  2. Kaixo Anjel:

    Zure solaskide den hori -ni neu- legelari lanetan ari da Jaurlaritzan, ez itzultzaile. Eta 292 sinadura-bilketa horren erdia, gutxienez, arlokako teknikariak dira (legelariak ni bezala, ekonomilariak, arkitektuak…).

    Zure zutabea irakurri ondoren, konturatu naiz Tirakan plazaratutako ekimena ez dugula behar bezala kontestualizatu eta azaldu Eusko Jaurlaritzatik kanpo. Gure ekimena xumea da eta, batik bat, Jaurlaritza barruko langileei eta arduradunei dago zuzenduta, bestetarako ez baitugu denbora askorik, ezta gure indarrez kanpo bestelako languntzarik ere.

    Itzultzaileak eta euskara teknikarien bizkarren gainean egon da euskara Eusko Jaurlaritzan azken 30 urtetan, eta Jon Sodupek esan zuenez, euskara era sinbolikoan erabili izan da. Baina azken 10 urtetan Jaurlaritzan D ereduan ikasitakoak sartzen hasi gara eta,arduraradun politikoek nahiko balute -eta orain arte ez dute nahi izan-, euskararen agerpen sinbolikotik benetako erabilera pasa gintezke, giza-baliabideak eta baliabide teknikoak egon badaudelako.

    Borondatea falta da baliabide horiek guztiak euskaraz lan egitera bideratzeko eta euskarazko lana antolatzeko.

    Eskerrik asko zure zutabearen bidez gure ekimenaren gaineko gogoeta egiteagatik. Ez adiorik. Zelai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude