Puntu eta koma

Zer gertatzen zaio puntu eta koma puntuazio markari? Non ezkutatu da, zergatik ez da ia ageri hedabideetan, testuetan, literaturan? Nor du etsai, nork bidali du ahanzturaren salara? Nork lapurtu digu geldialdi bat laburra ala luzea den markatzen zigun metronomo mentala? Diskurtsoetako perpaus gero eta laburragoen bideak bota du zangara, ala ezjakintasunak, modak, axolagabekeriak? Idazleen adinaren arabera neurtu liteke erabilera, urtetan labur den idazlea labur da puntu eta kometan ere?

Puntuaren pausa luzearen eta komaren arnas laburraren arteko ur bietan dabil ito beharrean. Ez da labur eta luze ere ez da; ez da itsaso, ez da ibai; ez dago zerurako, ezta munduan errotzeko ere. Arauak ere lausoak ditu, muga-mugako auziak bezain gandu.

Nostalgiko jartzen ari nintzenez, arreta osoz begiratu diot puntu eta koma zeinu gero eta arrotzagoari. Goiko puntuak ez du begi bat ematen, beheko komak ez du malko baten antza?

OHARRAK (Post scriptum)

Hiruzpalau egunetan ez dut leihotxo hau zabalduko, Nanteseko unibetsitatean izango bainaiz.
Laster arte, lagunok.

3 thoughts on “Puntu eta koma

  1. Baziren behin hiru puntu…
    Bat geratu zen hemen.
    Bestea hor.
    Hirugarrena han.
    Bakarka.
    Geldi.
    Aspertuta.
    Elkartu ziren atzera, bidaia bat hasi eta inoiz ez amaitzeko…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude