Hain da zaila

Nantes aldean eman dudan egun batzuetako tartetxoan, ez dut periodikorik irakurri, irrati-telebistarik piztu. Etxeratutakoan, pilatutako prentsaren errepasoa egiten hasi, eta ez dudala ezer galdu esaten ari zaidan barne zimikoa. Unamunok urtebeteko atzerapenarekin irakurtzen omen zituen bere garaiko periodikoak: munduak bere betiko jiran segitzen zuen.

Albisteen eguneroko martxa ez da munduko martxaren ispilu. Areago: albisteek munduaren benetako martxa ezkuta dezakete, edo ikusi ez, edo mozorrotu. Le Bastille hartzen ari ziren egunean Luix XVIak

3 thoughts on “Hain da zaila

  1. Urte beteko atzerapenaz irakurtzen omen zituen egunkariak Unamunok zinezko muinak bere horretan segitzen zuela egiaztatzen zuelarik. Egungo egunkariak barik, duela berrogei urtekoak irakurtzen ari garela iduri duke: erregimenari ezinbertzeko atxikimendua, separatistak espetxerako bidean, eledun

  2. Kazetaritza kaskarra are nabariagoa da erbestean zaudenean.
    Bartzelona bertatik, Euskal Herriko berrien ohiartzun lausotu bat besterik ez da isladatzen egunerokoan (telebista eta prentsa idatziari buruz ari naiz.
    Konplexutasun minimo baten bila ibiliz gero egunkari digitaletan sartu beharra dago, baina populazioaren gehiengoak ez du horretarako ez gogo eta ez beharrik sentitzen.
    Nere ustetan frustanteena dena, jende irakurriak ere (ikuspegi globalabo bat duen ustean) ezin duela informazio iturri “objektiboenen” berri izan.
    Eta hau guztia diot gutxigatik desagertu ez zen leiho baten zirrikutik…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude