Logika

Bera Espainiako gerra piztu izanaren erantzule nagusia da. Bera izan zen errepresioaren protagonista eta izarra Espainia bat, handi, libreko eremuetan, kanposantuetako paretetan, bide-bazterreko zangetan. Berak eman zizkion ideologia, diskurtsoa eta pozoia frankismoari, Francoren diktadurak ez zukeen hainbeste iraungo bere laguntza aktiborik gabe. Memoria Historikoa Berreskuratzearen aldeko elkarte-buruak, Emilio Silva kazetari nafarrak, kalkulatzen du berak eginak direla lurpetik ateratzen ari diren frankismoaren biktimen ehunetik laurogeita hemezortzien hilketak.

Bera, kriminal handi horixe, alderdi politiko bat da, ez du sekula frankismoa kondenatu, beste alderdiek bezalaxe hartzen du parte hauteskundeetan.

Berak grazia du Falange.

Tribunal Gorenak Falangearen Garzonen kontrako partehartzea onartu duen egun berean, Gobernuak berretsi du legea gogortuko duela ezker abertzalea hauteskundeetan egon ez dadin.

10 thoughts on “Logika

  1. hemen demokazian diktaduako krimenak epaitu gabe pasa nahi da baino hori okerra da zeren ondoengo geneazioei pasatzen diozu jutizia egiteko ardura, frankismoa kodenatu egin beharra da eta egindako krimenak epaitu txilen eta argentian egin dan bezala bestela ezin da bizi libreki nahiz bozkak eduki

  2. Blogotan biga bortzetan errana, ongi egin duzu berriz gogoratuz. Eskubiderik gabeok eskertzen dizugu, zinez.
    Heriotz-zigorrak sinatu zituenaren ondo-ondoan izan zenak zer gaitzetsaraz dezake?

    Justizia barik, jukutria nagusi.
    Egon bizkor.

  3. Erantzule nagusia bai? Ez ote ziren izan militarrak eta atzetik zituzten indar faktikoak? Eta gure herrian ez al ziren izan karlistak laguntzaile nagusiak? Laguntzaileak soilik? Nafarroa hain atzerakoia izan ez balitz Francok berehala hartu zuen indarra hartuko ote zukeen? Ezetz esanen nuke nik. Agian militar tzarren sedizioak huts eginen zuen berehala. Agian.

  4. Bai, guzti hori egia da.
    Bainan, Espainak transizio bat garaitu du.
    Zailtasunarekin,izan bada ere. Falange bezalako talde batek ia ez du indarrik. Azken 40 urte hauetan ez du ezta ere erahiltzeko agindurik sinatu, nik dakidala gutxienez…
    Eta hori ere, idazleak , jakin … badaki !
    i

  5. transioa izan da frankismoa konsodilatzeko sistema eta antifankistak suntzitzeko, fankismoa epaitu odez zituen kimen piloagatik egin dute paktua antifankistak suntzitzeko

  6. transioa izan da frankismoa konsodilatzeko sistema eta antifankistak suntzitzeko, frankismoa epaitu ordez zituen krimen piloagatik egin dute paktua antifrankistak suntzitzeko

  7. konstituzinoan ezta eskatzen frankismoaen krimeank kondenatzeko, eta honela jarraitzen dute berek frankismoko funtzionaio berdinak bai militarean bai polizi serbitsuetan,eta gaur egungo sistema horregatik da ustela tranzisioan ez zielako garbitu frankismoaen krimenak

  8. legeak batzuentzat egiten dira hemen. Denok dakigu muturreko jarrerak ez direla onak, ez ezkerretik eta ezta eskubitik ere, baina horregatik beragatik, nahiz haiek gutxi edo asko izan kondenatu behar dira ezkerrarekin egiten den moduan. Trantsizioa gainditu baino, gainditu dugula sinestarazi nahi izan digute, nik uste. Eta begira erregeak zein lasai egiten duen lo, eta begira herriak zenbat maite duen erregea. Noren oinordekoa da erregea, ordea? Ez lagunok, hemen ez dago ez logika, ez justizia ez ezer.

  9. Nafarroa atzerakoia? Nafar batzuk beharbada, baina ez ezpondetan geratu ziren 4000 mila nafar, ez haien alargun bortxatuak,ez herrietako plazetan ilea arras murrizturik iraintzen zituzten haien senideak, ez haien ondorengo deusgabetuak… Hemen ezarri zuten (Molak eta) kuartel nagusia, horixe izan zen dena, mito ergel gutxiago hemen Txileko diktaduran baino desagertu gehiago izan genuelako. Ez da hori “atzerakoikeriaren” lekuko. Hor duzue “Navarra 1936. De La Esperanza Al Terror” Altaffayla Kultur Taldeak argitaratutako lan mardul bezain argigarria, faxista anker hiltzaileen gezurrak sinetsi nahi dituenarendako hagitz egokia. Otoi!
    Egon bizkor eta informatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude