Umilazioa

Falta ez zaizkigun kolore bateko zein besteko tragedien kateaketan, egunotako hausnarketa zorrotz bat. Jean Daniel kazetari eta idazleak esan berri du bere lagun min Albert Camusi buruz:

Ekitaldi garrantzitsuak

Orain urte batzuk, festa sozio kulturalen zale ezagun batek nire isolamendua aurpegiratu zidan. Ez omen ninduen ekitaldi inportanteetan ikusten. Adeitsu ari zitzaidan, nire hobe beharrez seguru asko. Berak inportantetzat zeuzkan ekitaldiak inportantetzat joko zituen niretzat ere. Uste dut bakarti baten moduan ikusten ninduela, eta hori pentsatzen bazuen ez da txikia egiten ari zitzaidan mesedea. Baina askotan sozializatzeko zailtasunak dituenari deitzen baitiogu bakarti, beharbada nire solaskideak ez zekien bi kontuok desberdintzen.

Nolanahi ere den, oso gogoan dut zer erantzun nion. Burura etorritako lehena izan zen, baina pentsatutako lehena ez da gehienetan zuhurrena izaten, sozializatzeko zailtasunak dituztenei sarritan gertatzen zaie. Zailtasunak zailtasun, burura etorri bezala irten zitzaidan ahotik:

Proiektua

Pompeu Fabra unibertsitateko ikertzaile talde batek orain arteko lanik sakon zabalena egin omen du Estatu espainiarreko giza taldeen arteko antza eta desberdintasunak aztertze aldera. Ikerketak dioenez, hegoaldeko euskaldunon ezaugarri genetikoak ez omen dira uste genuen bezain apartekoak, antza gehiago omen dugu adibidez andaluziarrekin iparraldeko euskaldunekin baino.

Baina iparraldekoak zuri eta hegoaldekook beltz bagina ere: ez gara hasiko esplikatzen kultura komunak eta hizkuntzak zer garrantzi duten herrien garapenean; partaide izatearen sentimendua edo partaide izateko borondatea zer nolako bermeak diren herrien etorkizuna proiektatzerakoan.

Hala dira kontuok. Kontuz, ordea: iparraldeko gorabeherei buruzko hegoaldeko gehienon axolagabetasunak edo ezjakintasun ia totalak

Konbertsioa

Argitaratu aurretik irakurtzeko ohorea egin zidan autoreak. Bi urte pasatu dira ordutik. Folio haietako Jesusen iruditik askoz ere gehiago dago nire buruan, liburua irakurri aurretik Jesusi buruz entzun eta irakurri nituen guztietatik baino. Hirurogei urtetan osatzen joandako Jesusen irudiari beste Jesus bat gainditu zitzaion: ordu arteko Jesus hieratiko estralurtarrari pertsonaia historikoaren alde gizatiarra, gose justiziazkoa, jardun bihozbera gainditu zaizkio nire irudimenean, eta bertan hartu dute ostatu. Biziki eskertzen duen mesedea da fenomeno erlijiosoari errespetua dion agnostiko honek.

Atzoko hedabide gehienek Pagolak apaizen babes-gutuna eskertuz esandakoak zekartzaten: Elizak

Noiz arte?

Senataria, estatubatuarra bera, total eginda irten zen klub gay batetik. Autoa hartu zuen eta han hurbil zebilen polizia batek isuna jarri zion. Honaino, normal samarra, hemen ere ezagutu ditugu isuna jarri dieten politikari hordituen kasuak (ez ditugu isunetik libratutakoenak ezagutzen, nahiz besteak baino ugariagoak izango diren). Baina gaira itzuliz: gayen klubetik irten zen senataria ere gaya da, eta hori ere normala litzateke baldin delako senatariak ordu arte jokatu ez balu gayen etsai amorratu, gayen su justiziazko baten gisa.