Barrabilak

Beste mendizale bat hil da mendian. Tolo Calafat zuen izena. Izotzetan geldituko da betirako. Juanito Oiartzabalek haien bila igo nahi izan ez zuten lau sherpengatik:

Mundualdia

Orain gutxi Clarence Brown-en Ana Karenina filma ikusi genuen etxean. 1935koa da, eta zine klasikoaren ezaugarri onenak izateaz gainera -antologikoa du hasiera, militarrak vodka edaten-, Greta Garboren interpretazioaren plusa erantsi behar zaio.Sekuentzietako batean, senar engainatuak amak etxetik alde egin izana ezkutatzen dio semeari:

-Ama hilda dago, semetxo. Errusiarra zara, kementsua izan behar duzu!

Umea negarrez hasten da. Bat-batean, askotan izaten dudan burutazioa etorri zitzaidan: filmean parte hartzen dutenetatik zenbat daude hilda? Agertzen den ume bakarrak, bikotearen semeak, bizi bada, laurogeita hamar urtetik gora lituzke gaur. Lurrak aspaldi berdindu zituen pantailan bizi-bizi dauden gainerako guztiak.

Auskalo zergatik, bizirik dauden aktoreei ez bezala erreparatzen diet hildakoei, hain sutsuak musu ematerakoan edo hain maltzur portatzen guk nahi adinetan berritzen diegun mundualdian.

OHARRAK (Post scriptum)

Zutabea iganderako zen, baina jakin nuenean Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza txit ondradua eman ziola Realari, “Mundualdia” astearterako gorde eta “Errealeta errealena” zutabea idatzi nuen.
Atzo, berriz, gaur argitaratutako zutabe ordurako idatziarii bueltaka jardun nuen denbora dezente. Arrazoia: Torrealdaik igandeko ekitaldian Ugalde, Jaka, Zumalabe eta Goia aipatu zituenean, gaurko zutabe hau eta Torrealdairen aipamena lotzea bilatu nahi nuen, besteak beste, zutabeari gaurkotasuna emateko. Ezin, ordea: luzeegi ateratzen zitzaidan bi kontuok nik nahi nuen moduan uztartzea. Luzeegi eta ez oso argi.
Beraz, lehenera itzuli, eta hasierako zutabea argitaratu nuen.

Matraka ostea

Ez du atzoko eguna atsegin, ez du gogoko urte osoko liburuenganako ezaxolatasuna nekez estaltzen duen egun bakar bateko liturgia: feriak, liburu salduenak, sinadurak, adierazpen instituzional onkeriazkoak, irakurketak

Pixa arrastoak

Territorio hitza gero eta zarra-zarrago entzuten da euskal telebista erdaldunean. Euskarazkoan, berriz, lurralde. Zaparrada giroa lurralde guztira zabalduko da. Komunikazio onak lortzea da lurraldearen premia nagusia. Gure lurraldea ezagutu, gure lurraldea gozatu.

Testuinguruagatik atera behar da lurraldea Gipuzkoa, EAE, Euskal Herria, edo plus ultra den

Otsoak, uuuu!

Islandiako sumendiarekin nator berriro, baina ez izenaren ahoskerari buruz setatzera, nahiz kazetari italiar batek eman dion txiste gisako izena

Korapiloa

Orain gutxi, goizeroko egunkari-pasa neurotikoan ari nintzela, Madrilekoetan baino ikusi ez nuen erret dekretu baten albisteak bereganatu zuen nire arreta obsesiboa: azken aldian kontratatzen ari diren mediku atzerritarrek gaztelaniazko azterketak egin beharko dituzte, medikuok