Zuria beltz

Hans Kung teologoak erreboltarako dei egin die, orbi eta orbe, gotzainei. Zuzendu dien gutun luzean, Ratzingerren adiskide min izandako teologoak dio BXVI aita santuak eliza berritzeko aukera galdu duela, hondoratzeko arriskuan dagoela San Pedroren ontzia, eta, otoi, erreakzionatzeko, mugarik gabeko obedientzia ez zaiola-eta Jainkoari baino zor.

Egunkari italiarrek dakarte adiskide ohiaren gutunak abaildura areagotu diola BXVIri. Esango dute nahi dutena, baina tristuraren motiboa ezin liteke izan gotzainak matxinatzeko beldurrak eragina. Loiolako Inazioren Exercicios Spiritualeseko aipu batek ziurtatzen du gotzainek ez diotela txintik aterako (itzulpena Joseba Sarrionandiarena da):

2 thoughts on “Zuria beltz

  1. Zeruari begiratu barik, lurrari begiratuko baliote hobe. Zeruko Haren erreinua ez omen da mundu honetakoa baina Haren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude