Otsoak, uuuu!

Islandiako sumendiarekin nator berriro, baina ez izenaren ahoskerari buruz setatzera, nahiz kazetari italiar batek eman dion txiste gisako izena

2 thoughts on “Otsoak, uuuu!

  1. Arazo finantzariak? Arazoak finantzatzen dituztenak? Nahita edo nahi gabe, polita atera zaizu: etsaiaren edo dena delako aurkariaren esparruan bazterrak nahasteko ahaleginak diruz laguntzen dituztenak.

  2. Otso hotsak zabaldu ditiztek; sumendi-piztiaren orroak orron ibilarazi ditik Europako bidaiariak; errautsek sorturiko ospela ospil bilakatu nahi ditek konpainia handiek geldiarazirik egon behar izan dutelako; zozotzat gaitiztek denon sosaz beren galerak ordainarazi nahi dizkigutenek. Aste exkaxean hainbertzerainokoak izan badira sorturiko zorrak zorro galanta beharko ditek urteko gainerako berrogeita hamaika asteetan irabazia gordetzeko. Ziria sartu nahi zigutek. Nik uste.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude